189. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Balorazio ponentziaren proiektua jendaurrean jartzea

Burlatako udalerriko balorazio-ponentzia berrikusteko eratutako Batzorde Mistoak, 2022ko irailaren 13an egindako bilkuran, honako hau erabaki zuen:

–Burlatako Udalak egindako balorazio-ponentziaren proiektua aldatzea.

–Jendaurrean jartzeko beste izapide bat egitea, hogei egun baliodunekoa, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Erakusketa epe horretan, balorazio-ponentziaren proiektua interesdunen eskura egongo da udal-bulegoetan, web-orrian eta udalaren egoitza elektronikoan (https://sedeelectronica.burlada.es), egoki iritzitako alegazioak, eragozpenak edo oharrak egin ditzaten.

Guztiek jakin dezaten argitaratzen da.

Burlatan, 2022ko irailaren 20an.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2212603