189. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Beuntzako 12. poligonoko 43. lurzatia aldatzea. Hasierako onespena

Atezko Udalak, 2022ko irailaren 13ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Atezko Udal Plan Orokorraren aldaketa xehatua, familia bakarreko etxebizitza bat eraiki ahal izateko Beuntzako 12. poligonoko 43. lurzatian. Aldaketaren xedea da aipatutako lurzati horretan beharrezko antolamenduko baldintzak definitzea, Izarne Beraza Elizondok etxebizitza bat eraiki dezan.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, gutxienez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Eritzegoitin, 2022ko irailaren 13an.–Alkatea, Paula Ibero Baraibar.

Iragarkiaren kodea: L2212281