189. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Ordenantza, terrazak eta ostalaritzari lotutako bestelako elementuak bide publikoan eta/edo erabilera publikoko bide pribatuetan paratzea arautzen duena. Jendaurrean jartzeko beste epe bat irekitzea

Arangurengo Udalak, 2022ko abuztuaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea Terrazak eta ostalaritzari lotutako bestelako elementuak bide publikoan eta/edo erabilera publikoko bide pribatuetan paratzea arautzen duen ordenantza, eta haren aurka jarritako alegazio batzuk baietsi eta beste batzuk ezetsi zituen.

Halaber erabaki zuen beste hilabetez jartzea jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita.

Mutiloan, 2022ko irailaren 9an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2212215