188. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Pagoen eta haritz gorrien oihan aprobetxamenduaren enkante publikoa

Ultzamako Udalak, behar bezala baimenduta, enkante publikoa eginen du, gutun-azal itxien prozedura erabiliz eta sesteorako eskubidearekin, honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

–1. lotea:

• 612 pago, 168,4 m³ zur eta 637,3 m³ enbor txiki/adaburu egiten dutenak.

• Kokalekua: Ultzamako Mortua mendia, Zaldazain eta Arrabe alderdia (157a unada).

–2. lotea:

• 1.589 pago eta haritz gorri, 98,8 m³ zur eta 1.404,5 m³ enbor txiki/adaburu egiten dutenak.

• Kokalekua: Ultzamako Mortua mendia, Sorozar eta Bordazar alderdia (44a, 44b, 44c unadak).

• Prezioa: 42.171,87 euro, gehi dagokion BEZa (%12).

• Mozketa mota: Bakantze selektiboa.

Lote hauek aprobetxamendu bakarra osatzen du eta adjudikatuko da 42.171,87 euroko hasierako prezioarekin, gehi dagozkion zerga aplikagarriak.

Proposamen ekonomikoak Ultzamako Udalaren bulegoetan aurkeztu behar dira, edo legez ezarritako bideetako bat erabiliz, 2022ko urriaren 25eko 12:00ak baino lehen, asteartea baita. Horiekin batera frogagiri bat aurkeztu behar da, hasierako prezioaren %2 Udalaren Diruzaintzan ordaindu dela frogatzeko, behin-behineko fidantza gisa ordainduta.

Eskaintza ekonomikoak Ultzamako Udalaren osoko bilkuren aretoan irekiko dira egun horretan bertan, 2022ko urriaren 25ean, asteartearekin, 13:00etan.

Sesteorako epea bukatuko da 2022ko urriaren 31n, astelehenarekin, 13:30ean.

Sesteoa izanez gero, bigarren enkantea 2022ko urriaren 31n, astelehenarekin, eginen da, 14:30tan, Ultzamako Udalaren osoko bilkuren aretoan.

Klausula ekonomiko-administratibo partikularren eta baldintza teknikoen agiriak interesdunen eskura daude Udalaren Idazkaritzan.

Larraintzarren (Ultzama), 2022ko irailaren 1ean.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2212284