188. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Deialdia, Kultura, Kirol, Gizarte-ongizate, Berdintasun eta Gazteria arloek antolatutako jardueretan parte hartzeko dirulaguntak emateko (2022/2023 ikasturtea). Laburpena

DDBN (Identif.): 648857.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/648857).

Lehenengoa.–Eskatzaileen baldintzak.

Berriozarren erroldatuek soilik egin ahalko dute eskaera (gutxienez, aurtengo urtarrilaren 1etik hona erroldatuak).

Bigarrena.–Xedea.

Helburua da dirulaguntzak emateko araudia finkatzea, pertsonek aukera izan dezaten Kirol, Kultura, Gazteria, Berdintasun eta Adinekoen arloetan Udalak eta Berrikilan enpresa publikoak antolatzen dituzten zerbitzuei berdintasunezko baldintzetan heltzeko.

Hirugarrena.–Dirulaguntzen zenbatekoak.

Udalak 3.300 euroko kontu-saila dauka (1 23180 4800000 - Ikastaro eta jardueren tasetarako laguntzak). Laguntzen zenbateko osoak udal-aurrekontuetan deialdirako gordetako diru-kopurua gainditzen badu, ezarritako baldintzak betetzen dituzten onuradunen artean hainbanatuko da laguntza.

Pertsona bakoitzari jarduera bakarraren gaineko laguntza emanen zaio.

Jardueren dirulaguntza ez da izanen matrikularen %50 baino gehiago, ezta 75 eurokoa baino handiagoa ere, urteko eta pertsonako.

Laugarrena.–Eskaerak aurkezteko epea eta tokia.

Eskaerak aurkezteko epea urriaren 3tik hasita eta urriaren 14era bitartekoa izango da eta Berriozarko Udaleko Erregistroaren bitartez edo Udaleko webguneko erregistro elektronikoaren bidez egin beharko da.

Bosgarrena.–Dirulaguntza eskatzeko beharrezko agiriak:

–Deialdi honen bukaeran erantsitako eskabide betea.

–Aurreko ekitaldiko errenta aitorpena.

–Uneko egoera ekonomikoa aldatu bada aurreko urteko errenta aitorpena egin zenetik (baremo ekonomikoa gainditu delako), aldaketaren berri ematen duten agiriak ere aurkez daitezke.

Berriozarren, 2022ko abuztuaren 29an.–Alkatea, Raul Maiza Gonzalez.

Iragarkiaren kodea: L2212524