188. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

Deialdia, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat osatzeko, pianoko espezialitatean, euskara jakitea nahitaezkoa den irakasle lanpostuan aritzeko musika eskolan

Berriozarko Udalak, Alkatetzaren 2022ko irailaren 14ko ebazpen baten bidez, honako deialdi hau onetsi du:

–Deialdia, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat osatzeko, Berriozarko Musika Eskolan, pianoko espezialitatean, euskara jakitea nahitaezkoa den irakasle lanpostuan aritzeko.

Deialdi horren oinarriak www.berriozar.es webgunean daude eskuragarri, bai eta Berriozarko Udaleko Herritarrentzako Arreta Bulegoan ere.

Berriozarren, 2022ko irailaren 14an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2212383