187. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratuaren funtsezko aldaketaren espedientea, Oleofat Trader SLk sustatua.

Bat etorriz Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legea garatzeko eta industriako emisioei buruzko Erregelamenduaren 15. artikuluan xedatutakoarekin (urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuak onetsia), aditzera ematen da ezen aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), baita behean adierazitako Interneteko helbidean ere, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.

Espediente mota

Ingurumen baimen integratuaren funtsezko aldaketa

Espedientearen kodea

0001-0051-2022-000003

Hasiera eguna

2022/8/29

Kudeaketa unitatea

Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua

Telefonoa

848426254-848427587

Helbide elektronikoa

autprema@navarra.es

Sailkapena

Legeria

Jarduera

17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa

Zentroa ez dago sartua

1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa

I. eranskina / 4.1.a)

2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa

I. eranskina / 4.1.a)

21/2013 Legea, abenduaren 9koa

I. eranskina / 5.a) taldea

Instalazioa

olio-hondakinetatik abiatuta oleinak ateratzea, hidrogel desinfektatzailea ekoiztea eta eskualanoa fabrikatzea

Titularra

OLEOFAT TRADER SL

Zentroaren zenbakia

3123209343

Tokia

La Serna industrialdea, D kalea z.g., 38. poligonoa, 499. lurzatia

Koordenatuak

UTM-ETRS89, 30N ardatza,

X: 611.692,000 eta y: 4.659.712,000

Udalerria

TUTERA

Proiektua

DAF delakoaren instalazioa, IHUA (industriako hondakin uren araztegia) eguneratzea, destilazioko bigarren ekipoa, galdara berria, hozte-dorreen ekipo berriak eta tailerreko nabe berria

Informazioa eskatzeko organoa

BAIMEN BULEGOA

autprema@navarra.es

Alegazioak aurkezteko organoa

BAIMEN BULEGOA

Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkeztuko dira:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoetan.

–Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus).

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabilita.

Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea

https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/DocumentosInformacionPublica.aspx

Iruñean, 2022ko abuztuaren 30ean.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F2211816