187. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

22-01142 eta 22-01143 gora jotzeko errekurtsoak, animatzaile soziokulturalaren lanpostua sortzeko plantilla organikoa aldatzeari buruzkoak

22-01142 eta 22-01143 gora jotzeko errekurtsoak jaso dira, hurrenez hurren, Nuria Esparza Barrena eta Fernando Garayalde García Deierriko Udaleko zinegotziek Nafarroako Administrazio Auzitegian aurkeztu dituztenak, Deierriko Udalak, 2022ko maiatzaren 19ko osoko bilkuran, animatzaile soziokulturalaren lanpostua sortzeko plantilla organikoa aldatzeari buruz hartu zuen erabakiaren aurka.

Bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea toki entitateen egintza eta erabakiak inpugnatzeari dagokionez garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluan ezarritakoarekin (maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman zion idazketa berrian), interesdun diren pertsonak edo entitateak epatzen dira, hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik aurrera, auzitegi horretara ager daitezen interesdun gisa, Iruñeko Iturrama kaleko 10ean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Aritzalan (Deierri), 2022ko irailaren 8an.–Alkatea, Edorta Lezaun Etxalar.

Iragarkiaren kodea: L2212200