187. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Aldaketa, zabaltzeagatik. Arte grafikoak

Rotativas de Estella SL sozietateak arte grafikoetarako jarduera sailkatuaren lizentzia aldatzeko eskatu du, Villatuertako Villatuerta etorbideko 24ko jarduera zabaltzeagatik.

Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua onesten duen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 59.3 artikuluan xedatutakoa betez, jakinarazten da espedientea idazkaritzan egonen dela hamabost egun balioduneko epean, berrikusteko eta, hala badagokio, egoki iritzitako alegazioak edo oharrak aurkez daitezen.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Villatuertan, 2022ko abuztuaren 5ean.–Alkatea, María José Calvo Meca.

Iragarkiaren kodea: L2212213