187. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKAROZE

Aldaketa, 2. poligonoko 140. lurzatiaren A azpilurzatian. Behin betiko onespena

Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariaren abuztuaren 31ko 193E/2022 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Ezkarozeko Udal Planaren aldaketa puntual egituratzaile bat, 2. poligonoko 140. lurzatiaren A azpilurzatian, Andrés Hualde Udik sustatua.

Hirigintzako araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Ezkarozen, 2022ko irailaren 7an.–Alkatea, Pablo Miqueleiz Compains.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2212225