187. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

1. aldaketa 2022ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Cintruenigoko Udalak, 2022ko irailaren 1ean egin osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoa zuela, erabaki zuen hasiera batean onestea 2022ko ekitaldirako plantilla organikoaren 1. aldaketa, Udalaren eta San Francisco de Asís udal patronatua erakunde autonomoaren plantillari buruzkoa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta horrekin bat heldu den legerian agindutakoari jarraikiz.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, haietara igortzen baitu Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluak, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu ondoren, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatu jendaurreko aldia iragandakoan; nolanahi ere, behin betiko plantilla Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatutako lege-manuak bete daitezen.

Cintruenigon, 2022ko irailaren 5ean.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2211959