187. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Aldaketa, 2022ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Andosillako Udalak, 2022ko uztailaren 28an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2022ko plantilla organikoan.

Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da 2022ko plantilla organikoaren aldaketa.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Andosillan, 2022ko irailaren 7an.–Alkatea, Francisco Javier Sanz Itarte.

ALDAKETAREN XEHETASUNA

Kontu-hartzailearen lanpostua A mailan sartu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 244 bis artikuluak ezartzen duenari jarraituz.

Plantilla organikoko lanpostu zenbakia: 02. Lanpostua: kontu-hartzailea. Funtzionarioen araubidea. Maila: A. Osagarriak: bateraezintasunekoa %35, lanpostukoa %14, hitzarmenekoa %5,72. Sarbidea: 20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria. Egungo egoera: hutsik.

Iragarkiaren kodea: L2212168