187. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Aldaketa, 2022ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Allingo Udalak, 2022ko uztailaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2022. urterako plantilla organikoaren aldaketa, administrari-ofizial lanpostuari buruzkoa, lanpostu hori lan-kontratudunen araubidetik funtzionarioen araubidera aldatu eta lanaldia %100era arte handitzen duena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz, eta behin jendaurreko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da 2022ko plantilla organikoaren aldaketa. Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2022ko 162. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 16an.

Amillaon, 2022ko irailaren 8an.–Alkatea, Eduardo Martinicorena Mortal.

ALDATUTAKO LANPOSTUA

Funtzionarioak.

Lanpostua: administrari-ofiziala. Maila: C. Osagarriak: Mailakoa: %12. Lanpostukoa: %11,65. Egoera: hutsik. Lanaldia: %100. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

Iragarkiaren kodea: L2212178