187. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABAIGAR

Herri-lurretako laborantzarako lurzatien herritarrendako adjudikazioa

Abaigarko Udalak 2022ko maiatzaren 25ean egin bilkuran erabaki duena bete beharrez, 15 egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, eskubidea izan uste duenak herri-lurretako laborantzarako lurzatien herritarrendako adjudikazioa eska dezan. Horretarako behar ditu baldintzak bete eta agiriak aurkeztu, Abaigarko herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan aipatzen direnak.

Abaigarren, 2022ko irailaren 1ean.–Alkatea, Gorka Alegría Saralegui.

Iragarkiaren kodea: L2212049