187. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AZKOIEN

Epatze-deia, 22-01488 gora jotzeko errekurtsoan, kontu-hartzailearen izendapenari buruz

María Yolanda Azanza Ilzarbek 22-01488 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du Nafarroako Administrazio Auzitegian, Azkoiengo Udaleko Alkatetzak A mailako kontu-hartzailearen izendapenari buruz 2022ko ekainaren 10ean eman zuen ebazpenaren aurka.

Kontuan hartuta zer dagoen ezarria urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea –Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa– garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), espedientean interesa duen orori jakinarazten zaio jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogilearen uziei aurka egin nahi izanez gero.

Azkoienen, 2022ko irailaren 7an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2212167