186. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

UHARTE

Akats zuzenketa, 2022rako lan publikoaren eskaintzan

2022ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 19koan, lanpostuak egonkortzeko 2022ko LPEaren iragarkia. Bertan akats bat dela ikusi da, zehazki, 90.3 zenbakidun lanpostuaren (kulturako atezaina - zerbitzu anitzetako langilea) hizkuntza-eskakizunean eta, horrenbestez, Alkatetzaren 2022-1184 Ebazpenaren bidez erabaki ondoren, akatsa zuzenduko da.

–Honela dioen tokian:

“C1 maila, ahozkoan eta idatzizkoan”.

–Honela behar du:

“B2 maila, ahozkoan eta idatzizkoan”.

Uharten, 2022ko irailaren 7an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2212165