186. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

71/2022 FORU AGINDUA, irailaren 12koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, ekainaren 21eko 49/2022 Foru Aginduan atzemandako akatsa zuzentzen duena. Foru agindu horren bidez, 2022-2023 ikasturterako testuliburuak doan eskuratzeko programa finantzatuko duen administrazioaren ekarpenaren gehieneko zenbatekoa ezartzen da.

Akats bat atzeman da ekainaren 21eko 49/2022 Foru Aginduan, 2022-2023 ikasturterako testuliburuak doan eskuratzeko programa finantzatuko duen administrazioaren ekarpenaren gehieneko zenbatekoa ezartzen duen horretan; izan ere, hirugarren apartatuan adierazten da apartatu horretan aurreikusitakoa ez zaiela aplikatuko Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetako ikasleei, eta, beraz, zuzendu egin behar da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluarekin bat.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Zuzentzea ekainaren 21eko 49/2022 Foru Aginduaren hirugarren apartatua, zehazki apartatu hori Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetako ikasleei ez zaiela aplikatuko dioen esaldia. Foru agindu horren bidez 2022-2023 ikasturterako testuliburuak doan eskuratzeko programa finantzatuko duen administrazioaren ekarpenaren gehieneko zenbatekoa ezartzen da. Hortaz,

Honako hau dioen tokian:

“Apartatu honetan aurreikusitakoa ez zaie aplikatuko Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetako ikasleei”.

Honako hau behar du:

“Apartatu honetan aurreikusitakoa Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetako ikasleei ere aplikatuko zaie”.

2. Foru agindu hau igortzea, behar diren ondorioak sor ditzan, Ikastetxeen Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalera, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora eta Hezkuntza Departamentuko kontu-hartzailetza delegatura.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2022ko irailaren 12an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F2212263