184. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Indize zuzentzaile berria Beriaingo udalerrian, 2022ko hiri-hondakinak kudeatzeko zerbitzuak emateagatiko tributu-izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzen dituen ordenantzako 4. erabilpen-kodeari dagokionez. Onespena

2022ko abuztuaren 30ean, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariak 400/2022 Ebazpena eman zuen. Hona hemen testu osoa:

“2022ko hiri-hondakinak kudeatzeko zerbitzuak emateagatiko tributu-izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzen dituen ordenantzak, II. eranskinean, 4. erabilpen-kodeari (etxebizitza) dagozkion udalez udaleko koefiziente zuzentzaileen aplikazioa ezartzen du, ondasun horien zerga-oinarriak berdintzeko xedearekin, nabarmena baita Mankomunitatearen esparruan dagoen desberdintasuna. 2022ko ekitaldian aplikatzen diren koefizienteak 2021eko urrian zeuden Nafarroako Lurralde Aberastasuneko Erregistroko erregistro-balioak kontuan hartuta onartzen dira. Horregatik, Ordenantzak ondokoa aurreikusten du: ‘2022ko ekitaldian balorazio-ponentzia berririk indarrean jarriko balitz, delako udalaren koefiziente zuzentzailea moldatu beharko litzateke, katastro-balioak aldatu izan litezkeeneko proportzioan’.

130. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2022ko uztailaren 1ean, BERIAINgo balorazio-ponentzia onartu zen behin betiko.

Zerbitzu teknikoek indize zuzentzaile berriak zehazteko beharrezkoak diren egiaztatzeak egin dituzte.

Horren guztiaren arabera,

EBATZI DUT:

1. 2022ko hiri-hondakinak kudeatzeko zerbitzuak emateagatiko tributu-izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzen dituen ordenantzako II. eranskineko 4. erabilpen-kodeari (etxebizitza) aplikatzekoa zaion indize zuzentzaile berria onartzea Beriaingo udalerrian:

Aldatuko den indizea: 0,75.

Indize berria: 0,77.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea.

3. Ebazpen hau Iruñerriko Zerbitzuak, S.A. sozietateari jakinaraztea.”

Iruñean, 2022ko irailaren 1ean.–Lehendakaria, David Campión Ventura.

Iragarkiaren kodea: L2211921