184. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUGARRAMURDI

Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 184. eta 185. lurzatietan. Hasierako onespena

Zugarramurdiko Udalak, 2022ko ekainaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2. poligonoko 184. eta 185. lurzatietako hiri-jarduketarako plan berezia, Joseba Irazoqui Dendarieta jaunak, Jaione Irigoyen Iparraguirre andereak; Encarnación Martinez Castillo andereak eta Jose Joaquín Azcona Echenique jaunak sustatua.

Erabakia jendaurrean jartzen da uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72. artikuluak xedatutakoari jarraikiz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean, edonork aukera izan dezan txostena ikusteko eta nahi dituen alegazioak egiteko.

Zugarramurdin, 2022ko abuztuaren 25ean.–Alkatea, Evaristo Mentaberri Mihura.

Iragarkiaren kodea: L2211924