184. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUGARRAMURDI

Udal Planaren aldaketa, 2. poligonoko 273. lurzatian. Hasierako onespena

Zugarramurdiko Udalak, 2022ko martxoaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Zugarramurdiko Udal Planeko egiturazko aldaketa, 2. poligonoko 273. lurzatiari dagokiona, lurzoru urbanizaezineko lurzatiaren kategorizazioa aldatzeko, María Teresa Mendiburu Indaburu andreak sustatua.

Jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.2 artikuluan xedatuari jarraikiz.

Zugarramurdin, 2022ko abuztuaren 11n.–Alkatea, Evaristo Mentaberri Mihura.

Iragarkiaren kodea: L2211852