184. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDANKOZE

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Bidankozeko Udalak, 2022ko maiatzaren 18an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen onestea Bidankozeko udal-mugarteko balorazio txostena berrikusteko proiektua.

Balorazio txostena jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; hori guztia, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan eta hurrengoetan xedaturikoarekin (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta katastroei buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostena interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta https://vidangoz.com helbidean, bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Bidankozen, 2022ko irailaren 1ean.–Alkatea, Tomás Pasquel Ayechu.

Iragarkiaren kodea: L2211853