184. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UTERGA

Arau subsidiarioak aldatzeko proiektua. Hasierako onespena Lurzoru urbanizaezinean planta eolikoak eta fotovoltaikoak ezartzeko muga

Utergako Udalak, 2022ko abuztuaren 23an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen proiektu hau: “Utergako arau subsidiarioen aldaketa egituratzailea. Lurzoru urbanizaezinean planta eolikoak eta fotovoltaikoak ezartzeko muga”.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezke, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Utergan, 2022ko irailaren 2an.–Udalburua, Pablo Lizarrondo Beriain.

Iragarkiaren kodea: L2211925