184. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OKO

Udal ordenantza, instalazio fotovoltaikoak ezartzea arautzen duena. Hasierako onespena

Okoko Udalak, 2022ko irailaren 9an egin ezohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Okoko udal-mugartean instalazio fotovoltaikoak ezartzea arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen iragarki-taulan argitara eman ondotik, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Arauzko epean erreklamaziorik aurkeztu ezean, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da.

Okon, 2022ko irailaren 9an.–Alkate udalburua, Roberto Arbizu Andueza.

Iragarkiaren kodea: L2212214