184. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Aldaketa puntuala Udal Planean, 1. poligonoko 494. lurzatian. Hasierako onespena

Leitzako Udalak, 2022ko ekainaren 28an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Leitzako Udal Planeko aldaketa puntuala, 1. poligonoko 494. lursailari dagokiona.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko legearen testu bateragina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuko 77. artikuluan ezarritakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hilabete bateko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Leitzan, 2022ko abuztuaren 31n.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L2211810