184. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Soraurengo 14. poligonoko 125. lurzatiaren besterengarritasun-deklarazioa, ondotik NASUVINSAri lagatzeko, bertan babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko

Ezkabarteko Udalak, 2022ko ekainaren 14an egin osoko bilkuran, besterengarritasun-deklarazioa egin ondotik, hasiera batez onetsi zuen Soraurengo 14. poligonoko 125. katastro-lurzatia doan lagatzea Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SA sozietate publikoari, bertan babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko, erabakian ezartzen diren baldintza, muga eta bermeekin.

Arlo horretan indarrean den araudian ezarritakoarekin bat, jendaurreko aldia irekiko da, hamabost egunekoa, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, bidezko jotzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Ezkabarten, 2022ko ekainaren 15ean.–Alkatea, Pedro Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2212108