184. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Udal Plan Orokorreko Urbanizazio-ordenantzaren aldaketa. Hasierako onespena

Doneztebeko Udalak, 2022ko abuztuaren 31n egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Doneztebeko Udal Plan Orokorreko Urbanizazio-ordenantzaren aldaketa, 50.3 artikulua aldatzea, hau da, estalkiko materialak eta leihoak arautzea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezkotzat jotzen dituen erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzan.

325.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, jendaurreko tramitean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da; hala izanik ere, ordenantzaren testu osoa argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, lege beraren 326. artikuluarekin bat.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Donezteben, 2022ko irailaren 1ean.–Jarduneko alkate udalburua, Pedro José Gracenea Esain.

Iragarkiaren kodea: L2211926