184. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Xehetasun azterketa Eultza sektoreko 1.2.2 lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzak, 2022ko irailaren 6an emandako 1003/2022 ebazpenaren bidez, Eultza Sektoreko 1.2.2 partzelaren xehetasun-azterlana onartu zuen hasiera batean, Eultza Sektoreko 1. poligonoko 91. katastro-partzelari dagokiona, zenbait zehaztapen betetzearen baldintzapean.

Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoa betez, espedientea jendaurrean jartzen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, aztertu ahal izan dadin eta dagozkion alegazioak aurkez daitezen.

Barañainen, 2022ko irailaren 7an.–Jarduneko alkatea, Fátima Sesma Vallés.

Iragarkiaren kodea: L2212119