184. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARRIBE-ATALLUKO KONTZEJUA

Kalifikazio juridikoaren aldaketa 1. poligonoko 644. eta 654. lurzatien artean

Arribe-Atalluko Kontzejuko Batzordeak, 2022ko abuztuaren 30ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen jabari publikoko ondasun honen kalifikazio juridikoa aldatzeko espedientea:

–Zatarain etxeraino doan 309,49 metro koadroko bide publikoa, Gallurren borda aurretik igarotzen dena eta jabari publikoko ondasun gisa kalifikatua. 1. poligonoko 644. eta 654. lursailen artetik igarotzen da.

Ondare-ondasun gisa kalifikatuta geratuko da.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 12. artikuluan ezarritakoa betetzeko, espedientea jendaurrean egonen da hilabete batez. Epe horretan ez bada alegazio edo erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da aipatu ondasunaren kalifikazio juridikoaren aldaketa.

Arribe-Atallun, 2022ko abuztuaren 30ean.–Kontzejuko burua, Jose María Amundarain Aranalde.

Iragarkiaren kodea: L2211828