184. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Moitolatz alderdiko 5. poligonoko 1017. lurzatitik banandutako 1017-1 azpilurzatiaren okupazioa. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2022ko abuztuaren 31ko ohiko osoko bilkuran, kideen legezko kopuruaren gehiengo osoarekin, hasiera batez onetsi zuen 225 m²-ren erabilera eta okupazioa adjudikatzea, Moitolatz alderdiko 5. poligonoko 1017. lurzatitik banandutako 1017-1 azpilurzatian, erlezaintzako aprobetxamendua paratzeko.

Okupazioaren espedientea jendaurrean egonen da 15 egunean, eta epe horretan interesdunek erabakiaren testu osoa eta hari lotutako dokumentazioa aztertu ahal izanen dute Udaleko Idazkaritzan.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Altsasun, 2022ko irailaren 1ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2211855