184. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko Biolako eta Musika Hizkuntzako irakasle lanpostua. Behin betiko zerrenda

Alkatetzaren irailaren 2ko 1838/2022 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen behin betiko zerrenda onetsi da honako deialdi honetarako: deialdia, Biolako eta Musika Hizkuntzako irakaslearen lanpostuan (B maila / taldearekin parekatua) aldi baterako aritzeko izangaien bi zerrenda eratzeko, hautaproben bidez (oposizioa). Deialdia eta haren oinarriak argitaratu ziren 2022ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 4an.

Horrenbestez, ebazten dut:

Lehendabizikoa.–Onestea aipatu deialdiko izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda:

1.–Prestakuntzarako zerbitzu berezietan jarduteko izangaiak:

Ez dago izangairik.

2.–Aldi baterako kontrataziorako izangaiak:

Onartuak:

1.–MENA GARCÉS, ANA ISABEL

2.–LÓPEZ PEÑA, DAVID

3.–TEIXEIRA GÓMEZ, LORENA

4.–DE MINGO SALCEDO, CRISTINA

5.–NIEVES VIVAS, CYNTHIA ESMERALDA

6.–SÁDABA BERMEJO, DANIEL

Bigarrena.–Onarturiko izangaiei jakinaraztea ezen, deialdiaren 4.5 oinarriarekin bat etorrita, Epaimahaiak erabaki duela saio bakarrean egin daitezen lehen ariketa (test motako galde-sorta) eta bigarren ariketa (praktikoa). Hala, lehen ariketa eginen da 2022ko irailaren 23an, ostirala, 9:30ean, eskola-kontserbatorioko 19. ikasgelan, eta bigarren ariketa, 2022ko irailaren 23an, 16:00etan, eskola-kontserbatorioko ganbara-ikasgelan (Mercadal plaza 7, Tutera).

Hirugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki-taulan argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Orobat, Udalaren webgunean (www.tudela.es) ikusten ahalko da, lan eskaintzen ataleko deialdiaren aipamenean.

Tuteran, 2022ko irailaren 5ean.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2212047