184. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

OTSAGABIA

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, 2022ko plantilla organikoa eta lan publikoaren eskaintza behin betiko onesteko erabakiaren aurka

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri da Otsagabiko Udalak 2022ko plantilla organikoa onesteko hartutako erabakiaren aurka (behin betiko onespena 2022ko 72. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 11n) eta baita 2022rako lan publikoaren eskaintza onesteko 2022ko maiatzaren 17an hartutako erabakiaren aurka ere.

Bat etorriz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluko 1., 2. eta 4. zenbakietan ezarritakoarekin (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legea), interesdun guztiak epatzen dira, 199/2022 prozedura laburtuan demandatu gisa ager daitezen Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Otsagabian, 2022ko abuztuaren 29an.–Alkate udalburua, Mikel Aoiz Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2211826