184. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ribaforadan goi-tentsioko instalazio elektriko bat jartzeko administrazio baimenari buruzkoa, exekuzio proiektuaren onespenari buruzkoa eta haren onura publikoa zehazki deklaratzeari buruzkoa. SAT11397 espedientea.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan ezarritako ondorioetarako, jendaurrean jartzen da I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUren eskaera, goi-tentsioko honako instalazio elektriko honi administrazio baimena eman, exekuzio proiektua onetsi eta haren onura publikoa zehazki deklaratzeko:

a) Instalazioaren kokalekua: Ribaforadako udal-mugartea.

b) Helburua: dauden azpiegitura elektrikoen konexioa.

c) Ezaugarri nagusiak: erdi-tentsioko lur azpiko linea berria (4642 L05 RIBAFORADA-ABLITAS), 5313 zenbakiko euskarriaren eta CM RUIZ izeneko transformazio zentroaren artean. Honako jarduera hauek gauzatuko dira:

–13,2kV-eko 4642 L05 Ribaforada-Ablitas erdi-tentsioko lur azpiko linea berria jartzea CM Ruiz (180630070) transformazio zentroaren artean eta jada bertan den 5313 zenbakiko euskarriaren artean; aluminiozko eroalea izanen du, HEPRZ1 12/20 kV 3(1x240) mm² Al + H16 motakoa, osotara 884 metro luze den kanalizazio berrian.

d) Obra gauzatzeko aurrekontua: 120.344,21 euro.

Onura publikoaren deklarazioak berekin du ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratu beharra, eta presako okupaziora behartuko du, ondorioak izan ditzan Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak. Enpresa eskatzailea onuradun bihurtuko da desjabetze espedientean, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 2.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, Iruña), kontsultak egin ahal izateko. Era berean, esteka honetan eskuratu daiteke informazioa:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/partaidetza/prozesuak/espediente-sat11397

Alegazioak, iradokizunak eta oharrak idatziz aurkeztu beharko dira, edozein erregistro bulegotan, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako moduetatik edozeinetan. 30 egun balioduneko epean aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta zuzendu behar dira Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalera, espediente zenbakia zein den adierazita.

Iruñean, 2022ko abuztuaren 25ean.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

4642 L05 RIBAFORADA-ABLITAS ERDI-TENTSIOKO LUR AZPIKO LINEA BERRIA 5313. EUSKARRIAREN ARTEAN ETA CM RUIZ (180630070) TRANSFORMAZIO ZENTROAREN ARTEAN JARTZEKO PROIEKTUAK UKITZEN DITUEN ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA

Zk.

JABEA

POLIG.

LURZ.

MOTA

KANALIZAZIOAREN LUZERA (m)

KUTXETA KOP.

KANALIZAZIOAREN AZALERA (m²)

ALDI BATERAKO OKUPAZIOA (m²)

Ribaforadako udal-mugartea (Nafarroa)

1

Ruiz Martínez, Roberto

3

08

Hiri-ingurua

44

2

39,20

158

2

Aperitivos y Extrusionados S.A

3

518

Hiri-ingurua

46

1

38,80

160

3

Aperitivos y Extrusionados S.A

3

519

Hiri-ingurua

75

1

62,00

259

4

Aperitivos y Extrusionados S.A

3

520

Hiri-ingurua

133

2

110,40

460

5

Goinarre Promociones S. L. Inversiones Inmobiliarias Canvives S.A

3

500

Hiri-ingurua

34

1

27,20

116

6

Goinarre Promociones S. L. Inversiones Inmobiliarias Canvives S.A

3

13

Hiri-ingurua

29

-

23,20

99

7

Goinarre Promociones S. L. Inversiones Inmobiliarias Canvives S.A

3

23

Hiri-ingurua

98

2

82,40

341

8

Goinarre Promociones S. L. Inversiones Inmobiliarias Canvives S.A

3

24

Hiri-ingurua

43

1

36,40

150

9

Goinarre Promociones S. L.

Inversiones Inmobiliarias Canvives S.A

3

33

Hiri-ingurua

40

-

32,00

136

10

Goinarre Promociones S. L. Inversiones Inmobiliarias Canvives S.A

3

34

Hiri-ingurua

41

1

34,80

143

11

Goinarre Promociones S. L. Inversiones Inmobiliarias Canvives S.A

3

42

Hiri-ingurua

37

1

31,60

130

12

Ganadería Hermanos Cobo, S. L.

3

212

Hiri-ingurua

16

1

14,80

58

13

Ribaforadako Udala

3

211

Hiri-ingurua

35

1

30,00

123

14

Nafarroako Foru Komunitatea (Autobiak)

3

534

Elkorrak

15

-

12,00

51

15

Ribaforadako Udala

3

497

Hiri-ingurua

82

2

69,60

287

16

Aperte Ruiz, Alfonso

3

208

Ureztalurrak

21

1

18,80

75

Iragarkiaren kodea: F2211606