184. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

280E/2022 EBAZPENA, abuztuaren 29koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita Zizurko udal mugartean metalezko bobinak pinturarekin edo orri plastiko batekin gainestaltzeko dagoen instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Instalazioaren titularra Replasa Advanced Materials SA da.

Instalazio horrek badu jadanik ingurumen baimen integratua, Lurraldearen Antolamenduko eta Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 24ko 74E/2018 Ebazpenaren bidez emana, gero Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 24ko 48E/2021 Ebazpenaren bidez aldatu zena.

2022ko maiatzaren 17an, titularrak ingurumen baimen integratuan dauden baldintzak aldatzeko eskatu zuen. Zehazki, honako hauek:

–Hondakin berri hauek sartzea ingurumen baimen integratuaren III. eranskinean, sortutako hondakinen zerrendan: 12 01 01, 12 01 02, 12 01 03, 15 01 06, 16 02 13* eta 16 05 04*,

–Eta hondakin hauek zerrendatik kentzea: 08 03 12*, 17 02 01, 17 04 01, 17 04 02, 17 04 05, 17 04 07, 20 01 01, 20 01 38 eta 20 01 39.

Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuak berrikusi du aurkeztutako eskaera, eta balorazio hau egin:

EHZ KODEA

DESKRIBAPENA

BALORAZIOA

12 01 01

Burdinazko metalen karraka-hautsak eta txirbilak: xafla galbanizatua

Onartzen da sortutako hondakinen zerrendan sartzea, eta EHZ 17 04 01, 17 04 02, 17 04 05 eta 17 04 07 kodeak ezabatzen dira, okertzat jotzen baitira, 17. taldekoak direlako (Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak), eta ez 12. taldekoak (Metalen eta plastikoen gainazaleko tratamendu fisiko eta mekanikoaren eta moldekatzearen hondakinak), zeina egokiagoa baita instalazioan egiten diren prozesuetarako.

12 01 01

Burdinazko metalen karraka-hautsak eta txirbilak: herdoilgaitza %13 309

12 01 02

Burdinazko metalen hautsa eta partikulak: lixatze-hondakin metalikoa

12 01 03

Burdinazkoak ez diren metalen karraka-hautsak eta txirbilak: bigarren aluminioa

12 01 03

Burdinazkoak ez diren metalen karraka-hautsak eta txirbilak: aluminio berria

15 01 06

Ontzi nahastuak

Onartzen da sortutako hondakinen zerrendan sartzea

16 02 13*

Osagai arriskutsuak dituzten ekipo baztertuak [4], 16 02 09tik 16 02 12ra arteko kodeetan zehaztutakoak ez direnak: ekipo elektronikoak

Onartzen da sortutako hondakinen zerrendan sartzea

16 05 04*

Substantzia arriskutsuak dauzkaten presiopeko ontzietako gasak [halonak barne]: aerosolak

Onartzen da sortutako hondakinen zerrendan sartzea

08 03 12*

Tinta-hondakinak

Sortutako hondakinen zerrendatik ezabatzen da; ez da horrelakorik sortzen

17 02 01

Zura

20 01 38 EHZ kodea ez da ingurumen baimen integratuan agertzen.

Sortutako hondakinen zerrendatik 17 02 01 EHZ kodea kendu da; 15 01 03 EHZ kode espezifikoa dago, zurezko ontziak, jada baimendua dagoena

20 01 38

Zura, 20 01 37 kodean zehaztuta dagoenaz bestelakoa

20 01 01

Papera eta kartoia

Sortutako hondakinen zerrendatik kentzen da; 15 01 01 EHZ kode espezifikoa dago, paperezko eta kartoizko ontziak, jada baimendua dagoena

20 01 39

Plastikoak

Ez da ingurumen baimen integratuan agertzen.

15 01 02 EHZ kode espezifikoa dago, plastikozko ontziak, jada baimendua dagoena

Onartutako aldaketek ez dute eragozten instalazioaren funtzionamendu egokia ingurumenari dagokionez, eta bat datoz ingurumen baimen integratuan ezarritako gehieneko emisio mailarekin eta gainerako eskakizunekin, bai eta teknika erabilgarri onenen aplikazioarekin ere.

Kasu honetan, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 35. artikuluan ezarritako inguruabarrak gertatzen direla uste da, eta, ondorioz, bidezkoa da ingurumen baimen integratuan ezarritako baldintzak aldatzea, artikulu horretan aurreikusitako administrazio prozedurarekin bat etorriz, eta ez da egokitzat jotzen aldaketa-espediente hau jendaurrean jartzea.

Ebazpen proposamena instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean egon da hogeita hamar egunez, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Adierazitakoarekin bat, eta Ingurumeneko zuzendari nagusiaren azaroaren 8ko 107/2019 Ebazpenaren bidez eskuordeturik ditudan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehendabizikoa.–Onartzea Zizurko udal mugartean metalezko bobinak pinturarekin edo orri plastiko batekin gainestaltzeko dagoen instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa; horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean adierazitako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Replasa Advanced Materials SA da.

Bigarrena.–Bere horretan mantentzea Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 24ko 74E/2018 Ebazpenaren bidez instalazioari emandako ingurumen baimen integratuan, hondakinen produkzioari dagokionez, agertzen diren baimen eta inskripzioen indarraldia, ebazpen honetan xedatutakoari aurka egiten ez dioten heinean.

Hirugarrena.–Ebazpen honetan jasotako baldintzak betetzen ez badira, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren IV. tituluan jasotako ingurumen-diziplinako neurriak hartuko dira (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategina), eta, subsidiarioki, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen III. tituluan ezarritako zehapen araubidean jasotakoak, ezertan galarazi gabe legeria sektorialean ezarritakoa, aurrerantzean ere aplikatu beharko baita.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Bosgarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

Seigarrena.–Ebazpen hau Replasa Advanced Materials SAri eta Zizurko Udalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 29an.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/CentroPublicaciones.html#/CentroPublicaciones

Iragarkiaren kodea: F2211758