184. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

272E/2022 EBAZPENA, abuztuaren 23koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizten baita aldaketa ez-funtsezkoa eta ez-nabarmena dela gizentzeko txerri-ustiategiaren instalazio bat aldatzeko proiektua, aziendarentzako ur-hornidurako putzua egiteko xedea duena. David Perez Cordon da instalazioaren titularra eta Zarrakazteluko udal-mugartean dago.

Instalazio horrek badu ingurumen baimen integratua, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren apirilaren 30eko 864/2008 Ebazpenaren bidez emana, gero Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren apirilaren 28ko 96E/2017 Ebazpenaren bidez eguneratua, eta Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 18ko 419E/2021 Ebazpenaren bidez berrikusia.

2022ko ekainaren 3an, titularrak jakinarazi du bere instalazioa aldatzeko proiektua, aziendarentzako ur-hornidurako putzua egiteko. Putzu hori hondeatutako putzu bat da, eta honako neurri hauek ditu: 30,50 x 13,60 m oinplanoan, 1:1 ezpondetan eta 3,00 m sakoneran; edukiera 1.085,64 m³-koa da.

Industria-instalazioa aldatzeko proiektuari buruz aurkeztutako jakinarazpenak eta egiaztagiriak ikusita, zerbitzu honek uste du aldaketa hori ez dela funtsezkoa eta ez dela nabarmena, bat etorriz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamenduaren 34. artikuluan xedatutakoarekin (martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendua). Izan ere, ez dakar berekin aipatutako erregelamenduaren artikuluan xedatutako inguruabarretakorik, ez eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatu eta industriako isurien Erregelamenduaren 14. artikuluan xedatutako inguruabarretakorik ere.

Bestalde, funtsezkoa ez den eta nabarmena ez den aldaketa-proiektu honen ondorioz, beharrezkoa da ingurumen-baimen integratuaren testua aldatzea eta hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, aplikatu behar baita Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 34. artikuluan aurreikusitakoa (martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendu hori).

Beste alde batetik, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, aldatzeko proiektuak ez du behar ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta edo sinplifikatua, ez baita proiektu independente bat, eginik dagoen jatorrizko proiektu baten aldaketa baizik, eta ulertzen delako proiektuak ez duela eragin kaltegarri nabarmenik izanen ingurumenean, ez baitakar aipatu 7. artikulu horren 2. puntuko c) letran zehaztutako handitzerik ez ukipenik.

Adierazitakoari jarraikiz, eta Ingurumeneko zuzendari nagusiak azaroaren 8an emandako 107/2019 Ebazpenaren bidez eskuordeturik ditudan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehendabizi.–Iriztea aldaketa ez-funtsezkoa eta ez-nabarmena dela gizentzeko txerri-ustiategiaren instalazio bat aldatzeko proiektua, aziendarentzako ur-hornidurako putzua egiteko xedea duena, bat etorriz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamenduaren (martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuak onetsia) 34. artikuluan xedatutakoarekin. David Perez Cordon da instalazioaren titularra eta Zarrakazteluko udal-mugartean dago.

Bigarrena.–Horrenbestez, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 29. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, titularrak gauzatzen ahalko du aurreikusitako proiektua, ezertan galarazi gabe dagokion obra-lizentzia edo behar diren beste baimen batzuk tramitatzea. Aipatutako erregelamendua martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.

Hirugarrena.–Irizpen honek hamar hilabeteko balioa du ebazpen hau ematen denetik, abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 36. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Laugarrena.–Instalazioaren ingurumen baimen bateratuaren testua aldatzea, ebazpen honen eranskinean zehaztutako aldaketak sartuz.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, aplikatuz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 34. artikuluan aurreikusitakoa (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen).

Seigarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

Zazpigarrena.–Ebazpen hau David Perez Cordon jaunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko abuztuaren 23an.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/CentroPublicaciones.html#/CentroPublicaciones.

Iragarkiaren kodea: F2211604