183. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERREGE BARDEAREN KOMUNITATEA

Seinaleak kentzea, hegazti harraparien ugaltze eremu nagusietan sarrera mugatzeari dagokionez

Ikusirik: 59/2022 espedientea, sarrerak mugatzekoa hegazti harraparien ugaltze eremuetan, zehazki, El Plano-Blanca Alta hegaztientzako babes bereziko eremuan (La Gorra, Piskerra, La Ralla eta El Rallón), hil hauetan: otsaila, martxoa, apirila, maiatza, ekaina, uztaila eta abuztua.

Kontuan harturik: neurriari eutsi zaiola inguruko hegazti harrapari nagusien ugaltze garaian (sai arrea, sai zuria, hontz handia eta arrano beltza), eta Komunitateko zerbitzu teknikoen landa-ikustaldietan egiaztatu dela aurten jaiotako ia txita guztiak hegan hasiak direla eta, hortaz, espezie horien ugaltze-garaia bukatutzat eman daitekeela (2022-0045 Txosten Teknikoa, 2022ko irailaren 1ekoa).

Kontuan harturik: txosten horretan ondorioztatzen dela “sarrera mugatzeko kartelak ken daitezkeela, landazaintzako lan-planaren arabera posible den orduko”.

Horregatik guztiagatik, honako hau ebazten dut:

1. Agintzea seinaleak ken daitezkeela, hegazti harraparien ugaltze eremu nagusietan sarrera mugatzeari dagokionez, lehenbailehen.

2. Neurri honen berri ematea Komunitatearen web-orriaren arduradunei, zabaldu eta argitara dezaten.

3. Berri ematea Komunitateko Landazaintza Zerbitzuari, jakinaren gainean egon daitezen eta kontrola egin dezaten.

4. Berri ematea Guardia Zibilari (Castejongo SEPRONA), Nafarroako Gobernuko Ingurumeneko Landazaintza Zerbitzuari, eta Foruzaingoari.

Tuteran, 2022ko irailaren 5ean.–Komunitateko burua, José María Agramonte Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2211963