183. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Kontuan hartuta alkatea kanpoan izanen dela 2022ko irailaren 7tik irailaren18ra bitarte, oporretan izanen baita.

Bat etorriz Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. eta 48. artikuluetan ezarritakoarekin,

EBAZTEN DUT:

1. Garesko lehenengo alkateorde Ixone Esquiroz Luna izendatzea alkatearen ordezko, 2022ko irailaren 7tik irailaren18ra bitarte, bi egun horiek barne.

2. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek 2022ko irailaren 7tik aurrera izanen ditu ondorioak.

Ebazpen honen aurka, honako errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Garesen, 2022ko irailaren 5ean.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2211957