183. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

EPATZE DEIA 241/2022 prozedura arruntean, zeina jarri baitzen Hezkuntzako zuzendari nagusiaren otsailaren 25eko 62/2022 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa administrazio-isiltasunez ezestearen aurka. Ebazpen horren bidez onetsi zen 2022-2023 ikasturtean eskolaldi etengabea edo malgua ezartzea Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako edo Hezkuntza Bereziko ikastetxe batzuetan.

Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusiaren ofizio bidez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igorriko da 241/2022 prozedura arruntari dagokion administrazio-espedientea. Prozedura hori San Juan de la Cadena ikastetxe publikoko zenbait familiak abiarazi zuten, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren otsailaren 25eko 62/2022 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa administrazio-isiltasunez ezetsi izanaren aurka. Ebazpen horren bidez onetsi zen 2022-2023 ikasturtean eskolaldi etengabea edo malgua ezartzea Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako edo Hezkuntza Bereziko ikastetxe batzuetan.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluaren arabera, iragarki honen bidez interesdun guztiei dei egiten zaie Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan ager daitezen, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.

Iruñean, 2022ko irailaren 5ean.–Idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2211967