183. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

503/2022 EBAZPENA, abuztuaren 29koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, AECOP Navarra izeneko elkartea desegitearen berri ematen duena.

2022ko ekainaren 30ean, Federación AECOP EMCC España delakoaren eskabide orokor bat sartu da Nafarroako Gobernuan, AECOP Navarra elkartea ordezkatuz, non eskatzen baita elkarte horri baja ematea Sindikatuen eta Enpresaburuen Elkarteen Erregistroan, 2020ko ekainaren 15ean egindako batzar orokor arruntean eta berezian desegiteko erabakia hartu baitu.

Horretarako aurkeztutako dokumentazioak erakusten duenez, aipatutako enpresaburuen erakundeak bete egin ditu desegiteko eta likidatzeko tramite guztiak, bere estatutuetan eta aplikatu beharreko gainerako arauetan ezarritakoaren arabera.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Jakinaraztea AECOP Navarra elkarteari baja emateko eskaera aurkeztu dela (elkarteak NA/465 inskripzio zenbakia du erregistroan).

2. Departamentu honen menpe dagoen Sindikatuen eta Enpresaburuen Elkarteen Estatutuen Erregistroan inskripzio hori deuseztatzeko behar diren idazpen eta oharrak egitea.

3. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, dagozkion ondorio publikoak izan ditzan.

4. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea interesdunek errekurtsoa jartzen ahal dutela, Iruñeko Lan arloko Epaitegiei zuzendua, lan arloko jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2022ko abuztuaren 29an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2211649