183. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

AKATS ZUZENKETA Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariaren abuztuaren 22ko 46E/2020 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez aldatzen da Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariaren abenduaren 28ko 27E/2020 Foru Agindua, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren egitura garatzen duena bulegoen mailan.

46E/2020 Foru Agindua 2022ko 179. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 8koan. Transkripzio-akats baten ondorioz, “46E/2020 Foru Agindua” izendatuta bidali zen, eta gaizki argitaratuta dago. Iragarki honen bidez zuzenketa egin, eta izen zuzena hau dela esaten da:

“46E/2022 FORU AGINDUA, abuztuaren 22koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariaren abenduaren 28ko 27E/2020 Foru Agindua, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren egitura garatzen duena bulegoen mailan.”

Sarrigurenen, 2022ko irailaren 9an.–Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko idazkari nagusi teknikoa, Juan Jesús Jaurrieta Galdiano.

Iragarkiaren kodea: F2212204