182. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

52E/2022 FORU AGINDUA, abuztuaren 9koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, Kultura bizkortzaileei laguntzeko dirulaguntza deialdia onesten duena, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, 2022-2023 ekitaldietarako (SEM). DDBN identifikazioa: 643575.

Bat etorriz Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiaren maiatzaren 26ko 152/2022 Ebazpenaren bidez onetsitako Kudeaketa Planarekin eta Aurrekontuen eta Programazio Ekonomikoaren Zerbitzuak emandako aldeko txostenarekin, Baliabideen eta Garapen Estrategikoaren Atalak eskatu du Nafarroako kultura bizkortzaileei laguntzeko dirulaguntza deialdiaren oinarri arautzaileak onets daitezen. Dirulaguntza Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren kargura izanen da.

Laguntza lerro honen helburu nagusia da kulturaren eta sormenaren sektoreetako profesionalen ekintzailetza eta finantza trebetasunak lortzea. Deialdi honen babesean finantzatzen diren laguntzak Gobernuaren Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean sartzen dira, zehazki, esparru honetan: 24. osagaiko (Kultura industriaren balioa handitzea), C 24 I 1 neurriko (Kultura industrien lehiakortasuna indartzea), P01 proiektuko C.24.I1.P1.3 esparruan (Kultura bizkortzaileei laguntzea, hazteko ahalmen handia duten kultura proiektuen garapena maximizatzeko).

Kultura eta sormen industriak (KSI) bizkortzea funtsezko elementua da Espainiako ekonomiaren susperraldirako eta erresilientziarako. Sormena eta berrikuntza, KSIen ezaugarri bereizgarriak, gakoak dira susperraldi ekonomikorako. Etengabeko berritzeak eta negozio-aukera ugariek oportunitate sorta zabala ematen dute. Hala, proiektu honen helburua KSIak bizkortzea da, sektoreak Espainiako ekonomia digital eta jasangarriaren motor gisa eta gizarte eta lurralde kohesiorako elementu gisa duen eginkizuna indartzeko.

Kultura sektoreek 2030 Agenda eta Garapen Jasangarrirako 17 Helburuak (GJH) beren jarduera eremuetan txertatzeko garaia ere bada. Izan ere, aukera ematen dute ikus-entzuleekin harreman berri bat ezartzeko, ekimen inklusibo eta eraldatzaileen bidez publiko potentzial berriak identifikatzeko, berrikuntzaren bidez zerbitzu berriak sortzeko eta GJHen aplikazioaren ildoko proiektuei loturiko elkarlan, lankidetza eta finantzaketa bide berriak aurkitzeko.

Dirulaguntza deialdi hau tramitatzeko, 4/2021 Foru Lege-dekretuan xedatutakoa aplikatuko da, horren bidez premiazko neurriak onesten baitira Suspertzerako Europako Bitartekoetatik heltzen diren funtsen bidez finantzatzen ahal diren jarduketak kudeatzeko eta gauzatzeko.

Horrenbestez, Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Kultura bizkortzaileei laguntzeko dirulaguntza deialdia onestea, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, 2022-2023 ekitaldietarako.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak, foru agindu honen eranskinean jaso direnak, onestea.

3. Deialdi honen konpromisoei erantzuteko, jarraian adierazten diren aurrekontuko kredituak baimentzen dira; hala ere, aldaketak egiten ahalko dira, jasotako eskaerak kontuan hartuta:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

A20000/A2000/7709/334100 [PEP E-22/000460-01]: SEM Kultura bizkortzaileei laguntzeko dirulaguntzak

2022

204.261,98 euro

A20000/A2000/7709/334100 [PEP E-22/000460-01]: SEM Kultura bizkortzaileei laguntzeko dirulaguntzak

2023

136.636,9 euro

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2022ko abuztuaren 9an.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

ERANSKINA

NAFARROAN KULTURA BIZKORTZAILEEI LAGUNTZEKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIAREN OINARRI ARAUTZAILEAK, SUSPERTZE, ERALDATZE ETA ERRESILIENTZIA PLANAREN ESPARRUAN, 2022-2023 EKITALDIETARAKO

1.–Dirulaguntzen xedea eta aplikazio eremua.

1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitatean kokatutako langile autonomoen araubide berezian inskribatutako profesionalei, ETEei edo mikroenpresei norgehiagoka araubidearen bidez emanen zaizkien dirulaguntzak arautzea, kultura eta sormen industrien arloan 2022ko urtarrilaren 1etik 2023ko irailaren 30era bitartean egindako kultura bizkortzeko prozesuei laguntzeko.

1.2. Oinarriei buruzko foru agindu honen babesean finantzatzen diren laguntzak Gobernuaren Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean sartzen dira, zehazki, esparru honetan: 24. osagaiko (Kultura industriaren balioa handitzea), C 24 I 1 neurriko (Kultura industrien lehiakortasuna indartzea), P01 proiektuko C.24.I1.P1.3 esparruan (Kultura bizkortzaileei laguntzea, hazteko ahalmen handia duten kultura proiektuen garapena maximizatzeko).

1.3. Laguntzen helburua da ekintzailetza trebetasunak lortzea, KSIen industria, enpresa eta lanbide sarearen hazkundea bizkortzeko, kultura digitalerako eraldaketa bultzatzeko eta kultura eta sormen industrietan teknologia berriak sartzeko.

1.4. Deialdi honetan jasotako laguntzak bat datoz lortu nahi diren helburuekin, KSIen lehiakortasuna eta profesionalizazioa bultzatu nahi baitute, eta neurri horrek Nafarroako Foru Komunitatearentzat ezarritako helburua lortzen laguntzen dute, hau da, kultura bizkortzeko 3 prozesu lortzea gutxienez, 2023ko irailaren 30a baino lehen.

1.5. Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak barne merkatuarekin bateragarritzat jotzen dira, Europako Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 53. artikuluan aurreikusitakoaren arabera. Erregelamendu horren bidez, laguntza kategoria batzuk barne merkatuarekin bateragarritzat jotzen dira, EBFTren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz.

1.6. Araudi hau aplikatuko da:

–Kontseiluaren 2020/2094 (EB) Erregelamendua, 2020ko abenduaren 14koa, Europar Batasunaren Suspertzerako Tresna bat ezartzen duena COVID-19aren krisiaren ondorengo suspertzea laguntzeko (aurrerantzean, Kontseiluaren 2020/2094 (EB) Erregelamendua, abenduaren 14koa).

–Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/241 (EB) Erregelamendua, 2021eko otsailaren 12koa, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duena, bai eta gaiari buruzko Europar Batasuneko gainerako arauak eta horiek garatzeko edo transposiziorako estatu mailako arauak ere.

–11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa.

–4/2021 Foru Lege-dekretua, apirilaren 14koa, zeinaren bidez premiazko neurriak onesten baitira Suspertzerako Europako Bitartekoaren funtsen bidez finantzatzen ahal diren jarduketak kudeatzeko eta gauzatzeko.

1.7. Ingurumenari kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa betetzea (DNSH printzipioa - Do No Significant Harm):

Egiten diren jarduketek “ingurumenari kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa” errespetatuko dute (Do No Significant Harm-DNSH printzipioa), honako hauetan xedatutakoa betez: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamendua, zeinaren bidez Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen baita, eta hura garatzeko araudia; bereziki, 2020/852 (EB) Erregelamendua, Inbertsio jasangarriak errazteko esparru bat ezartzeari buruzkoa, eta Europako Batzordearen Gida Teknikoa (2021/C 58/01) printzipio horren aplikazioari buruzkoa, bai eta Espainiako suspertze eta erresilientzia planaren ebaluazioa onesteari buruzko Kontseiluaren Betearazpen Erabakian eta haren eranskinean eskatutakoa ere.

1.8. Enpresentzako zuzeneko inbertsioek ingurumen irizpide hauek bete behar dituzte:

–IT ekipoek, energia baldintzei dagokienez, bete beharko dute 2009/125/EE Zuzentarauaren arabera ezarritakoa zerbitzarietarako eta datu-biltegiratzerako, edo konputagailuetarako eta konputagailuen zerbitzarietarako edo pantaila elektronikoetarako.

–Erosketa horietan, energetikoki efizienteak diren eta Europako Batzordearen “Code of Conduct for ICT” delakoa erabat errespetatzen duten ekipamenduen erosketa ziurtatzeko neurriak aktibatuko dira, eta ezarritako produktuen, tresna elektrikoen eta tresna elektronikoen iraunkortasuna eta konpondu, eguneratu eta berrerabiltzeko aukera areagotzeko neurriak hartuko dira.

–Ekipoek, materialen efizientzia baldintzei dagokienez, bete beharko dute 2009/125/EE Zuzentarauaren arabera zerbitzarietarako eta datu-biltegiratzerako, edo konputagailuetarako eta konputagailuen zerbitzarietarako edo pantaila elektronikoetarako ezarritakoa. Erabiltzen diren ekipoek ez dituzte edukiko 2011/65/EB Zuzentarauaren II. eranskinean zerrendatutako substantzia mugatuak, material homogeneoen pisuaren kontzentrazio balioek eranskin horretan zerrendatutakoak gainditzen ez dituztenean izan ezik. Ekipoak beren balio-bizitzaren amaierara iristen direnean, berrerabiltze, berreskuratze edo birziklatze eragiketetarako prestatuko dira, edo tratamendu egokia emanen zaie, barne hartuta fluido guztiak ezabatzea eta gaikako tratamendua egitea, 2012/19/EB Zuzentarauaren VII. eranskinaren arabera.

2.–Onuradunak eta betekizunak.

2.1. Onuradun izaten ahalko dira Nafarroako Foru Komunitatean kokatutako langile autonomoen araubide berezian inskribatutako profesionalak, ETEak edo mikroenpresak, baldintza hauek betetzen badituzte:

–2022ko urtarrilaren 1a baino lehen legez eratuta egotea.

–Helbide soziala eta fiskala Nafarroan izatea.

–Kultura eta sormen industrien arlokoa/sektorekoa izatea.

2.2. Ezin izanen dira inola ere onuradun izan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa bera, ezta nortasun juridiko propioa duten haren mendeko fundazio edo erakunde publikoak ere.

2.3. Entitate eskatzaileek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko baldintza orokorrak betetzea.

b) Egunean izatea tributu betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

c) Administrazio ebazpen irmoz edo kondena-epai irmoz zehapena edo zigorra jaso ez izana sexu- edo genero-diskriminaziotzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik.

2.4. Dirulaguntza hauetatik propio baztertzen dira honako hauek:

2022ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan helburu berarekin partida izenduna duten entitateak.

3.–Aurrekontu-egozpena, zenbatekoa eta dirulaguntzen muga.

3.1. Laguntza hauek 340.898,88 euroko gehieneko zenbatekoarekin finantzatuko dira, 2022rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretako A20000/A2000/7709/334100 partidaren (SEM Kultura bizkortzaileei laguntzeko dirulaguntzak) eta 2023rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan sortzen den antzeko partidaren kargura, dirutan eta denboran honela banatuta:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

A20000/A2000/7709/334100 [PEP E-22/000460-01]: SEM Kultura bizkortzaileei laguntzeko dirulaguntzak

2022

204.261,98 euro

A20000/A2000/7709/334100 [PEP E-22/000460-01]: SEM Kultura bizkortzaileei laguntzeko dirulaguntzak

2023

136.636,9 euro

3.2. Proiektuei gehienez ere 100.000 euro emanen zaie, puntuazio ordenaren arabera. Proiektuek kapital inbertsioko zati bat izanen dute, %70 ingurukoa, eta beste zati bat, %30ekoa, kultura bizkortzeari buruzko prestakuntza, bitartekaritza, inkubazioa edo mentoretza bezalako jardueretarako gastu arruntean laguntzeko.

3.3. Emandako dirulaguntza bakoitzaren zenbatekoa, gehienez ere, onartutako aurrekontuaren %80 izaten ahal da. Gainerako %20a baliabide propioekin eta bestelako finantzaketa iturri publiko edo pribatuekin ordaindu beharko da.

3.4. Proiektuek lortzen duten puntuazioaren arabera emanen dira dirulaguntzak, 8. oinarrian jasotako balorazio irizpideak aplikatuz.

3.5. Onetsitako aurrekontua honako honen emaitza izanen da: entitateak aurkeztutako aurrekontua ken BEZari dagozkion zenbatekoak (dagokionean) eta deialdi honen 4. oinarrian xedatuaren arabera diruz lagungarritzat jotzen ez diren gastuak.

3.6. Proiektuak eta onartutako aurrekontuak formulatu ondoren, kudeaketa unitateak dirulaguntza banatuko du ezarritako gutxieneko puntuazioa gainditu duten proiektuen artean, azken puntuazioaren araberako lehentasun ordenaren arabera.

3.7. Proposatutako dirulaguntzaren zenbatekoa aurkeztutako eskaeran azaltzen dena baino txikiagoa denean, onuradunari eskatuko zaio eskaeran aurkeztutako aurrekontua berregin dezala, konpromisoak eta baldintzak proposatzen den dirulaguntzara egokitzeko. Nolanahi ere, proiektua berregitean dirulaguntzaren xedea, baldintzak eta helburuak errespetatu beharko dira, bai eta eskaeretarako ezarritako balorazio irizpideak ere.

Berregindako proiektuak kudeaketa organoaren adostasuna beharko du, laguntza ematea proposatu aurretik.

3.8. Laguntzak eman ondoren onuradunen batek laguntzari uko egiten badio eta, horren ondorioz, nahikoa kreditu askatzen bada, kreditu hori ematen ahal zaio puntuazio hurrenkeraren arabera dirulaguntza jaso ez duen hurrengo eskatzaileari, baldin eta eskatutako gutxienekoa gainditu badu.

4.–Jarduera eta gastu diruz lagungarriak.

4.1. Diruz lagundu daitekeen gastutzat hartuko da deialdi honetan araututako datetan garatzen dena eta laguntzaren xede den proiektua egiteari zalantzarik gabe erantzuten diona.

4.2. Diruz lagundutako gastuen kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.

4.3. Proiektuek eta jarduerek kultura eta sormen industrien balio katearen bizkortze prozesuei lotuta egon beharko dute, ikerketa, prestakuntza, ekoizpen eta inbertsio jardueren eta ekintzen bidez, besteak beste; KSIen sektoreak beste arlo eta sektore ekonomiko eta sozial batzuekin izan ditzakeen sinergiak ere kontuan hartuko dituzte.

Diruz lagunduko dira kultura eta sormen industrien arloan kultura bizkortzeko prozesuei lotutako jarduerak, bi lan ildotan:

4.3.1. Komunikazio, nazioartekotze edo finantzaketa gaietan, enpresei lagun egitea, prestakuntza, bitartekaritza, inkubazioa edo mentoretza: prestakuntza trinkoko programak, bitartekaritza, inkubazioa, mentoretza, kanpoko aholkularitza eta laguntza teknikoko gastuak, prospekzio eta dokumentazio azterlanak, esperientziak trukatzeko dinamikak, jardunbide egokiak eta networkinga eta, orobat, aipatutako komunikazio, nazioartekotze edo finantzaketa eremuetan erakundeen lehiakortasuna eta estrategia bultzatzen duten lan guztiak; 30.000 euroko gehieneko mugarekin.

4.3.2. Inbertsiorako laguntza: digitalizazioa eta teknologia berriak aplikatzea jarduera nagusian –dela produktuan edo zerbitzuan–, konektagarritasuna, teknologia digitala txertatzea, Big Data, garapen jasangarrirako eta ingurumen eragin positiborako neurriak hartzea, eta beste inbertsio batzuk erakundearen bizkortzea bultzatuko duten aktibo materialetan; 70.000 euroko gehieneko mugarekin.

4.4. Gastu hauek ez dira diruz lagungarriak izanen:

–Gastu orokorrak (alokairua, telefonoa, informatikako gastu orokorrak, etab.).

–Kostu finkoak eta langileen gastu finkoak.

–Aldizkako inbertsioak (ohiko kontsumigarriak hobetzea edo ordeztea, jasangarritasunarekin lotutakoak izan ezik).

–Proiektuaren izaerarekin zerikusirik ez dutenak, kultura eta sormen industrien arloan kultura bizkortzaileei laguntzeko prozesu baten esparruan.

BEZa ez da inola ere gastu diruz lagungarritzat hartuko.

5.–Diruz lagundutako jarduerak gauzatzeko epea.

Diruz lagundutako jarduerak gauzatzeko epea 2022ko urtarrilaren 1etik 2023ko irailaren 30era bitartekoa izanen da, bi egun horiek barne.

6.–Eskabideak eta eskatutako agiriak aurkeztea.

6.1. Eskabideak eta eskatutako agiriak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

6.2. Entitate eskatzaile bakoitzak kultura eta sormen industrien arloan kultura bizkortzeko proiektu bakarra aurkezten ahal du.

6.3. Eskabideak modu telematikoan aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez (www.nafarroa.eus). Identifikatzeko, ziurtagiri digitala edo Clave sistema eduki beharko da.

Kasu horretan, eskabidea aurkezten bada lehen esandako modua ez den beste edozein erabiliz, ez aurkeztutzat joko da, baina horrek ez du eragotziko eskabidea geroago modu telematikoan aurkeztu ahal izatea. Azken kasu horretan, sarrera data baliodun bakarra aurkezpen telematikoarena izanen da.

Laguntza hauek emateko prozeduraren barruan egiten diren jarduketa guztien komunikazioak eta administrazio egintzen jakinarazpenak eskaera egiten duten pertsona juridikoen gaitutako helbide elektronikoaren bidez eginen dira.

Ogasun Ministerioaren http://notificaciones.060.es helbidean eskuratu daiteke gaitutako helbide elektronikoa. Horretarako, ziurtagiri digitala eduki behar da. Halaber, Nafarroako Gobernuak gaitutako jakinarazpen prozeduretarako harpidetza egin beharko da, gaitutako helbide elektronikoa lortzen den helbide berean.

Eskabide eredua eta aurkeztu beharreko gainontzeko agiriak deialdi honetako eranskinetako ereduen araberakoak izanen dira, eta tramiteen katalogoko fitxan egonen dira eskuragarri (https://www.navarra.es/eu/tramiteak).

6.4. Aurkeztu beharreko agiriak:

a) I. eranskina (Eskabidea). Eranskin horrekin batera, honako hauek aurkeztu beharko dira:

–2022ko urtarrilaren 1a baino lehen legez eratutako entitate bat dela frogatzen duen agiria.

–Egoitza soziala eta fiskala Nafarroan dituela frogatzen duen dokumentua.

–Langile Autonomoen Araubide Berezian inskribatutako profesionalak direla frogatzen duen dokumentua.

  • Kultura eta sormen industrien arloko profesionala dela egiaztatzen duen EJZren agiria.

–Nafarroako Foru Komunitatean ezarritako ETE edo mikroenpresa dela ziurtatzen duen erantzukizunpeko adierazpena.

–I.A eranskina. (Erantzukizunpeko adierazpenak eskaera fasean), honako hauek dituena:

  • Erantzukizunpeko adierazpena, esaten duena egoitza fiskala ez daukala paradisu fiskaltzat hartutako herrialde eta lurralde batean.
  • Erantzukizunpeko adierazpena, esaten duena egunean dituela gastuak itzultzeko betebeharrak, eta konpromisoa hartzen duela betebehar horiek betetzen jarraitzeko, laguntza emateko prozedurari dagokion denboran.
  • Erantzukizunpeko adierazpena, esaten duena egunean dituela dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak.

b) II. eranskina (memoria ekonomikoa), inbertsiorako (%70) eta lagun egiteko (%30) aurrekontu xehatuarekin. Deialdi honetan, 3.3 puntuak adierazten duen bezala, emandako dirulaguntza bakoitzaren zenbatekoa, gehienez ere, onartutako aurrekontuaren %80 izaten ahal da. Gainerako %20a baliabide propioekin eta bestelako finantzaketa iturri publiko edo pribatuekin ordaindu beharko da; horiek guztiak II. eranskinean adierazi behar dira.

–Kostuak BEZa gabe jasoko dira.

c) III. eranskina (memoria teknikoa), honako atal hauek jasoko dituena:

c.1) Kultura bizkortzeko proiektua, behar bezala zehaztua:

–Kultura eta sormen industrien zein esparrutan ari den lantzen eta abian jartzen kulturaren bizkortzea. Justifikatu behar da KSIen arloan izan dezakeen garrantzia (Nafarroako Foru Komunitateari gehitzen dion balioa, ibilbidea, asoziazionismoa, Europako beste proiektu batzuetan parte hartzea eta interesgarritzat jotzen den gainerako informazio guztia).

–Helburu estrategikoak eta operatiboak, misioa (zein den abiapuntua) eta ikuspegia (zer lortu nahi den kultura bizkortzearen prozesuan), posizionamendua; proiektuaren originaltasuna, berezitasuna eta izaera berritzailea.

–Komunikazioaren, nazioartekotzearen edo finantzaketaren arloko prestakuntza, lagun-egite, bitartekaritza, inkubazio edo mentoretza programetarako kronograma zehatza.

–Prestakuntzaren, bitartekaritzaren, inkubazioaren edo mentoretzaren tipologia: 2022ko urtarrilaren 1etik SEM deialdi honetara eskaera aurkeztu arte erakundeak jaso duen lagun-egitean landutako edukiak, dinamikak eta hari buruzko edozein informazio, edo deialdia bukatu arte erakundeak jasoko duenari buruzkoa, baldin eta helburu badira komunikazioaren, nazioartekotzearen edo finantzaketaren arloko bizkortze prozesuak.

–Kultura bizkortzeko prozesuetan erakundeak 2022ko urtarrilaren 1a baino lehen abian jarritako lanak. 2022ko urtarrilaren 1a baino lehen egindako kultura bizkortzeko programetan izandako parte-hartzea eta sartutako hobekuntzak (adierazleen bidez zehaztuko da zein diren).

–Erakundearen bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta antolamenduzkoa; erakundearen kaudimen teknikoa eta antolamenduzkoa, kultura bizkortzeko proiektuaren esparruan.

–Zabalkunde plana: atal honetan, proiektuaren sustapena, komunikazioa eta publizitatea egiteko jarduerak zehaztu behar dira.

–Kultura bizkortzeko prozesuetan parte hartzeko plana/beste arlo batzuekiko sinergiak. Baloratuko da prestakuntza, bitartekaritza, inkubazioa edo mentoretza Nafarroako Foru Komunitateko kultura eta sormen industrien beste erakunde batzuekin parteka daitezen, eta kultura bizkortzeko prozesuetan ezagutza partekaturako sarbidea erraztu dadin.

–Neurketa eta ebaluazio tresnak, ahalbidetzen dutenak baloratzea erakundeak kultura bizkortzeko izandako prozesua eta sartutako hobekuntzak, eta neurtzea proiektuak hainbat arlotan izandako eragina: kulturan, lurraldean, ekonomian, ingurumen jasangarritasunean, 2030 Agendan edo beste erakunde batzuetan/partaidetza prozesuetan izandako sinergiak.

c.2) Erakundearen kultura bizkortzeko prozesurako, digitalizazio prozesuetan, eraldaketa digitalean eta teknologia berrien aplikazioan egin beharreko inbertsioa zehazten duen dokumentua. Inbertsio proposamenaren memoria teknikoa izanen da: adierazi behar du zein diren jarduera eremuak (kudeaketa digitala, ingurumenekoa, tresnak, Big Data, etab.); eta zerrenda batean jaso behar du zein diren hobekuntzak, lortu nahi diren helburuak, erabiliko diren sistemak eta dagokien garapena, betiere kontuan hartuta deialdi honen esparruan diruz lagundutako jarduerak gauzatzeko epea.

6.5. Prozesuan zehar, noiznahi ere eskatzen ahalko zaie informazio osagarria eskatzaileei.

7.–Prozedura izapidetzeko eta ebazteko faseak.

7.1. Aurretiazko ebaluazioa eta zuzenketa.

Kultura eta Kirol Departamentuko Baliabideen eta Garapen Estrategikoaren Atalak tramitatuko ditu eskaerak.

Dirulaguntza-eskaerak identifikazio datuak jasotzen ez baditu, hala eskatutako laguntzarenak nola pertsona edo erakunde eskatzailearenak, nahitaezko dokumentazioa aurkezten ez bada edo Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66.1 artikuluan ezarritako baldintzaren bat betetzen ez bada, interesdunari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean okerra zuzendu dezala edo nahitaezko dokumentuak aurkez ditzala, eta adieraziko zaio hala egiten ez badu eskaerari uko egiten diola ulertuko dela, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluak dioen bezala. Onartzen diren eskaerak balorazio fasera pasatuko dira.

Prozesuan zehar, noiznahi ere eskatzen ahalko zaie informazio osagarria eskatzaileei.

7.2. Balorazioa.

Baliabideen eta Garapen Estrategikoaren Atala izanen da kudeaketa organoa, eta ofizioz ebaluatuko ditu eskaerak, oinarri arautzaile hauetan ezarritako balorazio irizpideen arabera.

Aipatutako atalak, txosten baten bidez, dirulaguntza emateko ebazpen proposamena eginen dio Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari.

Kudeaketa organoak, proiektuak hobeki baloratzeko eta ebazpen proposamena eman aurretik, beharrezkotzat jotzen dituen aholkularitza eta txosten teknikoak eskatzen ahalko ditu. Entitate eskatzaileekin loturarik ez duten aditu independenteek egin beharko dituzte txosten horiek.

7.3. Interes-gatazkak.

Iruzurra, ustelkeria, eta interes-gatazkak prebenitzeko, detektatzeko eta zuzentzeko mekanismoak indartzeari dagokionez, deialdi hau Kultura eta Kirol Departamentuaren Iruzurraren aurkako neurrien planaren mende dago (23/2022 Foru Agindua, maiatzaren 10ekoa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, Kultura eta Kirol Departamentuaren Iruzurraren aurkako neurrien plana onesten duena, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana gauzatzeko gauzatzeko).

Administrazioaren zerbitzuko agintariak edo langileak abstenitzen ez badira aurreko apartatuan adierazitako egoeraren batean edo batzuetan daudenean, interesdunak errekusatzen ahalko ditu, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluan ezarritakoaren arabera. Hala, errekusazioa idatziz zuzentzen ahalko zaio kontratazio organoari, mahaiburuari edota, kasuaren arabera, baita koordinazio eta jarraipen unitateari ere, errekusazioaren arrazoiak adierazita, prozeduraren izapidetzearen edozein unetan. Errekusatuak biharamunean adieraziko dio bere nagusi hurrenari alegatutako arrazoia beragan betetzen den ala ez. Lehenengo kasuan, nagusiak ikusten badu errekusatzeko arrazoia betetzen dela, ordezkoa jartzea erabakiko du berehala. Errekusatuak errekusatze arrazoia ukatzen badu, nagusiak hiru eguneko epean ebatziko du, bidezko deritzen txostenen eta egiaztapenen ondoren.

Salaketarako berariazko kanala. Lizitazio prozedura honetan interes-gatazkarik dagoela jakiten duten pertsonek edo erakundeek organo kontratatzaileari jakinarazi beharko diote, Iruzurraren Aurkako Koordinazio Zerbitzu Nazionalaren bitartez, bitarteko elektronikoen bidez, zerbitzu horrek berariaz gaitu duen kanalaren bitartez, web helbide honetan:

https://www.igae.pap.hacienda.gob.es/sitios/igae/es-ES/paginas/denan.aspx

7.4. SEMaren Erregelamenduaren 22.2.d) artikuluan aurreikusitakoa betetze aldera, honako hauen berri ematen zaie eskatzaileei:

Dirulaguntzaren erregistroa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean, 130/2019 Errege Dekretuan aurreikusitakoaren arabera.

Foru Komunitateko Administrazioak eta SEMaren Erregelamenduaren 22. artikuluan jasotako organo guztiek aukera izatea Benetako Titulartasunen Erregistroan (JUS/319/2018 Aginduaren bidez sortua) jasotako informazioa eskuratzeko, edo benetako titularrei buruzko datu horiek eman ditzakeen Administrazioaren beste datu-base batzuetan sartzeko.

Informazioa trukatzea sistema horien eta Europako Funtsen Sistemaren artean, aplikatu beharreko Europako eta Estatuko araudian jasotako aurreikuspenen arabera.

8.–Balorazio irizpideak.

Kudeaketa organoak eskabideak ebaluatuko ditu eta 100 puntu emanen ditu, gehienez, balorazio irizpide hauen arabera:

8.1. Garrantzia, lehentasunezko jarduera eta bizkortze prozesuak. Proiektuek erakutsi behar dute KSIen esparruan duten munta, Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean, helburuak eta xedeak, bai eta bizkortze prozesuetan duten ikuspegi garrantzitsu eta berritzailea ere.

Proiektuaren egokitasuna xedeak, helburu estrategikoak eta helburu operatiboak lortzeko.

Xede eta helburuekin koherentzia izatea baloratuko da.

5 puntu gehienez

Proiektuaren originaltasuna, berezitasuna eta izaera berritzailea.

Baloratuko da proposamenak erakundean aldaketa nabarmena eragitea eta bizkortze prozesuan formula berritzaileak ekartzea.

5 puntu gehienez

Egin den edo eginen den prestakuntzaren, bitartekaritzaren, inkubazioaren edo mentoretzaren tipologia, dagokion kronogramarekin.

Zehaztutako prestakuntza ekintza bakoitzagatik, 2 puntu. Kontuan hartuko dira 2022ko urtarrilaren 1etik egindakoak edo deialdia bukatu arte (2023ko irailaren 30a) egitekoak direnak.

10 puntu gehienez

Kultura bizkortzeko prozesuetan erakundeak 2022ko urtarrilaren 1a baino lehen abian jarritako lanak.

Zehaztutako ekintza bakoitzagatik, adierazitako data baino lehenago egina bada, puntu 1.

5 puntu gehienez

Proiektua edo jardueraren zati esanguratsu bat (%75) Nafarroako Foru Komunitatearentzat lehentasunezkoak diren jarduera sektore edo arloetan egitea.

Nafarroako lehentasunezko jarduera arlotzat hartzen dira, kultura eta sormen industrien esparruan, xede duten sektorearen alde egiten duten elkarte edo klusterretan antolatutako sektoreak, asoziazionismoa sortzen dutenak, Europako proiektuetan parte hartzen dutenak edo Foru Komunitateari balio erantsia ematen diotenak, 2022ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik.

5 puntu gehienez

Proiektua komunikatzeko balioko duen hedapen planaren egitura.

Baloratuko dira kanpoko eta barneko komunikazioa/hedapena, kronograma eta egitekoak diren ekintzak (*).

(*) Oinarrien 10.5 puntuak adierazten duen bezala, hedapenak aintzat hartu beharko ditu Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoko finantzaketarako informazio- eta publizitate-betebeharrak.

2,5 puntu gehienez

Parte-hartze planaren proiektua, kultura eta sormen industrietako beste erakunde eta sektore batzuekin ikaskuntza partekatua ahalbidetuko duena.

Baloratuko da prestakuntza ekintzak Nafarroako Foru Komunitateko kultura eta sormen industrien beste erakunde batzuekin parteka daitezen, eta kultura bizkortzeko prozesuetan ezagutza partekaturako sarbidea erraztu dadin.

0,5 puntu gehituko da memorian adierazitako ildo horretako ekintza bakoitzeko.

2,5 puntu gehienez

Inpaktuak neurtzeko balioko duten neurketa eta ebaluazio tresnen gaineko proposamena.

Baloratuko da III. eranskinean adierazitako inpaktuak sartzea. Memoria teknikoa deialdiaren oinarrietan (kulturakoa, lurraldekoa, parte-hartzekoa, ekonomikoa, etab.).

5 puntu gehienez

Guztira 40 puntu lortzen ahal dira. Laguntzen helburu nagusiak betetzen direla bermatzeko, atal honetan, guztira, gutxienez 20 puntu eskatuko dira.

8.2. Bideragarritasun eta kaudimen teknikoa eta ekonomikoa. Proiektuek frogatu behar dute bete ditzaketela helburuak ezarritako aurrekontuaren barnean eta ezarritako baliabideekin.

Proiektuaren alderdi teknikoen, alderdi ekonomikoen eta aurrekontuaren bideragarritasuna.

a) Proposamenaren aurrekontua sinesgarria eta orekatua bada (3,5 puntu gehienez).

b) Proiektuak bere helburuak lortzeko giza baliabide eta baliabide material errealistak baditu (3 puntu gehienez).

c) Erakundeak beste finantzaketa iturri eta baliabide ekonomiko batzuk baditu (3,5 puntu gehienez).

10 puntu gehienez

Erakundearen kaudimen teknikoa eta antolamenduzkoa.

a) Proiektuak baldin baditu balio erantsia, ezagutzak eta esperientzia eskaintzen dizkioten lankideak edo bidelagunak (5 puntu gehienez).

b) Planteatutako kronograma errealista bada eta bat badator proiektua gauzatzeko proposamenarekin eta antolamenduarekin (5 puntu gehienez).

10 puntu gehienez

Guztira 20 puntu lortzen ahal dira. Laguntzen helburu nagusiak betetzen direla bermatzeko, atal honetan, guztira, gutxienez 10 puntu eskatuko dira.

8.3. Digitalizazioa, eraldaketa digitala eta teknologia berrien aplikazioa erakundearen kultura bizkortzeko prozesuetan. Eskatzaile bakoitzak frogatu behar du bere planak erantzuten diela kultura bizkortzeko prozesu baten digitalizazio eta/edo jasangarritasun helburuei.

Bizkortze prozesuan abian jarritako digitalizazioko edo eraldaketa digitaleko prozesuak eta teknologia berriak.

Proiektuak erakundearen kultura bizkortzeko jardunbide berritzaileak proposatzen baditu.

Gehienez 5 puntu zenbatuko da egiten den hobekuntza bakoitzagatik.

20 puntu gehienez

Jasangarritasuna hobetzeko prozesuak abian jartzea.

Gehienez 2,5 puntu zenbatuko da erakundearen jasangarritasuna hobetzeko balio duen jarduketa bakoitzagatik.

10 puntu gehienez

Ingurumena hobetzeko prozesuak abian jartzea.

2,5 puntu zenbatuko da atal honetan (8.3) bizkortze prozesuan txertatzen den Garapen Jasangarrirako Helburu (GJH) bakoitzagatik.

10 puntu gehienez

Guztira 40 puntu lortzen ahal dira. Laguntzen helburu nagusiak betetzen direla bermatzeko, atal honetan, guztira, gutxienez 20 puntu eskatuko dira.

9.–Laguntza emateko ebazpena.

9.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita hiru hilabeteko epean gehienez, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiak ebazpen bat emanen du laguntzak esleitzeko. Epe hori iraganik berariazko ebazpenik argitaratu gabe, eskabidea ezetsitzat joko da.

9.2. Dirulaguntza hau emateko prozeduraren barnean ematen diren ebazpenen jakinarazpen guztiak Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratuta eginen dira (https://www.navarra.es/eu/tramiteak). Halaber, eskatzaile bakoitzari jakinaraziko zaio, eskabidean gaitutako bere helbide elektronikoaren bidez.

9.3. Deialdi honi buruz edozein kontsulta egiteko, deialdia kudeatzen duen organora jo dezakete interesdunek, posta elektronikoko helbide honen bidez: plancultura@navarra.es.

10.–Onuradunen betebeharrak.

10.1. Dirulaguntza eman dela jakinarazten denetik hilabeteko epean, pertsona juridiko diren onuradunek adierazpena aurkeztu beharko dute dirulaguntzen onuradunen gardentasun-betebeharrari buruz, eta, hala badagokio, baita eskatutako dokumentazioa ere, bat etorriz Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3.c) eta 12.4 artikuluetan ezarritakoarekin.

Adierazpenaren eredua eta nahitaezko dokumentazioa Nafarroako Gobernuaren webgunearen bitartez kontsultatu, bete eta tramitatzen ahalko dira (https://www.navarra.es/eu/tramiteak), edo deialdi hau kudeatzen duen Baliabideen eta Garapen Estrategikoaren Atalaren bidez.

Izan litezkeen zehapen ondorioak galarazi gabe, onuradunak informazioa emateko duen betebeharra urratuz gero, ez zaio emandako dirulaguntza ordainduko.

10.2. Dirulaguntza ematen dela jakinarazi eta hilabeteko epean, honako eranskin hauek aurkeztu beharko dira:

–IV. eranskina. Interes gatazkarik ezari buruzko adierazpena.

–V. eranskina. Inplikatutako administrazio publikoen arteko datuen komunikazioaren onarpena, aplikatzekoa den Europako araudian aurreikusitakoa betetzeko eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoarekin bat etorriz.

–VI. eranskina. Erantzukizunpeko adierazpena, kudeatu beharreko eremuari eragiten ahal dioten SEEPean ezarritako zeharkako printzipioak betetzeko konpromisoa, ekonomia zirkularraren printzipioak errespetatzearekin eta ingurumenean inpaktu negatibo esanguratsuak saihestearekin loturikoa.

10.3. Laguntza emateko baldintza izanen da idatziz konpromisoa hartzea (VII. eranskinaren arabera) beharrezkoak diren eskubideak eta sarbideak emateko Batzordeak, OLAFek, Europako Kontuen Auzitegiak, Europako Fiskaltzak eta agintari nazional eskudunek beren eskumenak baliatzen dituztela bermatu dadin, bat etorriz SEMaren Erregelamenduaren 22. artikuluko 2. zenbakiko e) letran eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko uztailaren 18ko 2018/1046 Finantza Erregelamenduaren (EB, Euratom) 129. artikuluan ezarritakoarekin.

10.4. Gainera, onuradunak honako hauek bete beharko ditu:

–Deialdi honen bidez diruz laguntzen den proiekturako baizik ez erabiltzea laguntza, eta, oro har, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrak betetzea.

–Kultura eta Kirol Departamentuko Baliabideen eta Garapen Estrategikoaren Atalean justifikatzea diruz lagundutako proiektua gauzatu dela eta zer gastu egin den.

–Aipatutako atalari jakinaraztea helburu bererako dirulaguntza edo laguntza gehiago jaso dutela, Estatuko, Europar Batasuneko edo nazioarteko beste erakunde publiko edo pribatu batzuetatik. Informazio hori jakin bezain laster emanen da, eta, betiere, jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.

–Egiaztapen eta kontrolak egiteko ahalmenak erabili ahal izan daitezen, kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak eduki beharko dira, behar bezala ikuskatuak, onuradunari aplikatu behar zaizkion merkataritzako legeetan eta lege sektorialetan agindutako moduan. Halaber, dirulaguntzen oinarri arautzaileetan berariaz eskatzen diren kontabilitate orriak eta erregistro berariazkoak eduki beharko dira. Erakunde onuraduna behartuta dago jasotako funtsen erabilera justifikatzen duten dokumentuak gordetzera, 241/2021 (EB) Erregelamenduaren 22.2.f) artikuluan xedatutakoaren arabera, Finantza Erregelamenduaren 132. artikuluan adierazitako epeetan eta formatuetan.

–Baliabideen eta Garapen Estrategikoaren Atalari jakinaraztea proiektuaren garapenean gertatzen den edozein gorabehera, gertatzen den une berean, baldin eta programa aldatzea ekartzen badu. Proiektuan edozein aldaketa egiteko, kudeaketa organoaren adostasuna beharko da aurretik; organo horrek baimena emanen du baldin eta, kudeaketa organoaren ustean, ez badakar onetsitako proiektua funtsean aldatzea edo hirugarrenen eskubideak kaltetzea.

–Noiznahi ere onartzea Kultura eta Kirol Departamentuko Baliabideen eta Garapen Estrategikoaren Atalak proiektua gauzatzen ari dela ziurtatzeko egiten dituen egiaztapen lanak.

–Diruz lagundutako inbertsioak enpresaren jarduera ekonomikoari lotuta eta enpresaren jabetzapean mantentzea 2 urtez gutxienez, laguntza ordaintzeko ebazpena ematen den egunetik hasita.

10.5. Deialdi honen xede diren diruz lagundutako jarduketek agintaritza eskudunek Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren finantzaketari buruz ezartzen dituzten informazio- eta publizitate-betebeharrak bete beharko dituzte. Bereziki, inbertsioak garatzen dituzten jarduerei buruzko informazio- eta komunikazio-neurrietan (informazioa emateko kartelak, plakak, argitalpen inprimatuak eta elektronikoak, ikus-entzunezko materiala, webguneak, prentsako iragarkiak, ziurtagiriak, etab.), honako elementu hauek erakutsi beharko dira, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientziarako Planaren logotipo ofizialarekin batera:

F2211040_0.pdf

SEEParen logotipo ofiziala erreproduzitzeko jarraibideak webgune honetan kontsulta daitezke: https://planderecuperacion.gob.es/identidad-visual

10.6. Entitate onuradunak egiten dituen jarduerei buruzko informazioa emanen dio Baliabideen eta Garapen Estrategikoaren Atalari, behar den aurrerapenarekin, Nafarroako Gobernuaren webgunean eta beste hedabide batzuetan aldizka zabal dadin.

10.7. Emandako laguntzek Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planerako ezarritako jarraipen prozedurak bete beharko dituzte, bai eta barne araudiak eta Europar Batasunak EBko Suspertze eta Erresilientzia Mekanismorako ezartzen dituen eta nahitaez aplikatu beharko diren betebehar espezifikoak ere, hain zuzen ere informazioari eta publizitateari, kontrolari, egiaztapenari, jarraipenari eta gainerako betebeharrei buruzkoak.

10.8. Erakundeak gauzatutako proiektuaren bukaerako memoria aurkeztu beharko du. Bertan azaldu beharko da, gutxienez, zenbateraino bete diren proiektuarekin batera aurkeztutako memoria tekniko eta ekonomikoan jasotako alderdiak.

11.–Justifikatzeko epea eta modua.

11.1. Laguntzak bi zatitan ordaintzen ahalko dira: lehenengo ordainketa, 2022an, emandako dirulaguntzaren %59,91 bitarte; eta bigarrena, 2023an, emandako dirulaguntzaren gainerakoari dagokiona, hurrengo oinarrietan ezarritako baldintzen arabera.

Horretarako, entitateak berariazko eskabide bat egin beharko du ordaintzeko modu bakoitzerako, eta modu telematikoan aurkeztu beharko du, eskatutako dokumentazioarekin batera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa).

11.2. 2022ko ordainketak:

Ordaintzeko moduak hauek izanen dira:

11.2.1. Konturako ordainketa.

Oro har, konturako ordainketa bat eginen da, emandako dirulaguntzaren %59,91koa gehienez, entitate onuradunak aipatutako portzentajearen pareko edo hortik gorako gastuak egin dituela justifikatu ondoren. Baliabideen eta Garapen Estrategikoaren Atalak aldeko txostena egin beharko du aldez aurretik. Horretarako, 2022ko azaroaren 15a baino lehen, egun hori barne, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

a) Eskabidea eta eskatutako zenbatekoa.

b) Gastuak justifikatzeko fakturen edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten beste agiri batzuen zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: hornitzailearen/jaulkitzailearen izena, IFK, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa); zerrenda Excel formatuan igorriko da.

c) Egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzen dutenak, aurreko zerrendaren arabera ordenatuta, PDF formatuan.

Faktura eta frogagiri horiek deialdiaren 1. oinarrian ezarritako epeetan emanak izan beharko dute, eta Fakturazio Betebeharrak arautzen dituen Erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuari jarraikiz eginak. Kanpo gelditzen dira, berariaz, ordainagiriak, aurrekontuak eta albaranak. Fakturak ez dira onartuko baldin eta fakturatutako ondasuna, lana eta/edo zerbitzua ez bada argi eta bereiz ezartzen kontzeptuan.

d) Egindako jarduerak azaltzen dituen memoria laburra.

11.2.2. Aurrerakina.

Jarduera gauzatu aurretik ordaintzen ahalko dira laguntzak, emandako dirulaguntzaren %50 aurreratuz, gehienez ere. Dirulaguntzaren helburuak betetzeko aldez aurretik behar diren funtsen adinakoa izanen da aurrerakinaren zenbatekoa, eta 2022ko kredituen kargura ordainduko da. Horretarako, onuradunak Baliabideen eta Garapen Estrategikoaren Atalari eskatu beharko dio, 2022ko azaroaren 15a baino lehen, dirulaguntzaren helburuak betetzeko funts horiek aldez aurretik eskuratu beharra duela justifikatzeko dokumentazio egokia aurkeztuz: egoera-balantzea edo diruzaintzako egoera-orria, ordaintzeko dauzkan gastuak eta jasotzeko dauzkan ordainketak, proiektuarekin lotutakoak.

11.2.3. 2022an egiten diren ordainketen batura (aurrerakinaren edo konturako ordainketaren eskabideari dagozkionak) emandako dirulaguntzaren %59,91 baino txikiagoa bada, alde ekonomikoa bigarren ordainketari metatzen ahalko zaio.

11.3. 2023ko ordainketa:

Ordainketa.

2023ko ordainketan, emandako dirulaguntzaren %100era iristeko gelditzen den zenbatekoa ordainduko da, 2023ko irailaren 30 arte (egun hori barne) diruz lagundutako jarduera bukatutakoan, eta Baliabideen eta Garapen Estrategikoaren Atalak aldeko txostena eman ondoren, baldin eta frogagiri eta dokumentu hauek aurkezten baditu 2023ko urriaren 31rako (egun hori barne):

a) Eskabidea, azken likidazioa eta eskatutako zenbatekoa adierazita.

b) (Kostuari eta finantzaketari buruzko adierazpena) Excel formatuan, gastua justifikatzeko prozesuarekin lotutako informazioa jasotzen duena.

Fitxategian eduki hauek sartu beharko dira, fitxen arabera:

Fakturen zerrenda, hots, diruz lagundutako jarduera dela-eta ordaindutako gastu guztien fakturen eta frogagirien zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: fakturaren zenbakia eta data; hornitzailearen/jaulkitzailearen izena; IFK; fakturaren kontzeptua; guztirako zenbatekoa (zerga-oinarria, BEZa eta/edo PFEZa zehaztuta), eta kontuan hartuta dirulaguntzatik kanpo dagoela balio erantsiaren gaineko zerga, eskatzaileak –zinema aretoak edo zinemaguneak– berreskuratu edo konpentsatu dezakeen zatian, bai eta antzeko beste zerga batzuk ere, eta errentaren gaineko zerga pertsonalak); eta ordainketaren data.

Nafarroan egindako gastutzat jotako zenbatekoaren zatia bereizita jasoko da.

Finantzabideak: Finantzaketa iturrien eta emandako laguntzen zerrenda (benetan kobratu diren kontuan hartu gabe).

c) Dirulaguntzaren xedea bete dela frogatzen duten gastu guztien faktura eta frogagiriak. Faktura guztiak, dagozkien ordainagiriekin batera, PDF formatuko artxibo batean sartuko dira, aurreko apartatuko faktura zerrendaren arabera modu korrelatiboan ordenatuta.

Faktura eta frogagiri horiek deialdiaren 1. oinarrian ezarritako epeetan emanak izan beharko dute, eta Fakturazio Betebeharrak arautzen dituen Erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuari jarraikiz eginak. Kanpo gelditzen dira, berariaz, ordainagiriak, aurrekontuak eta albaranak. Fakturak ez dira onartuko baldin eta fakturatutako ondasuna, lana eta/edo zerbitzua ez bada argi eta bereiz ezartzen kontzeptuan.

100 eurotik gorako gastu guztien ordainketak bankuko ordainagirien bidez frogatuko dira. Zenbateko horretakoak edo txikiagoak diren gastuak, berriz, fakturen bidez edo froga balio bera duten beste agiri batzuen bidez justifikatzen ahalko dira, kasu bakoitzeko ordainagiriak erantsita (bankuko frogagiriak, “ordainduta” zigilua daramaten fakturak –hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak–, edo faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen duen beste edozein agiri).

d) Dirulaguntza ematerakoan ezarritako baldintzak bete dituela frogatzeko jarduketa memoria bat, egindako ekintzak eta lortutako emaitzak azalduta.

e) Sustapenerako eta/edo publizitaterako elementu inprimatuak, eta/edo zabalkundea egiteko erabili diren web-orrietarako estekak.

f) Egindako jarduketaren edo jarduketen ziurtagiri teknikoak.

g) Funtsen azken hartzailearen identifikazioa (onuraduna ez bada), hauen bidez: IFZ, izena, helbidea, alta ZAEAren Enpresaburu, Profesional eta Atxikitzaileen Erroldan edo baliokidean (jarduera ekonomikoa egiten badute) eta datu horiek inplikatutako administrazio publikoen artean lagatzeko onarpena.

11.4. Diruz lagundutako proiektuaren gastu guztia justifikatu beharko da.

11.5. Kudeaketa organoak, aurkeztutako agiriak hobeki baloratzeko eta ordainketa egiteko ebazpen proposamena eman aurretik, beharrezkotzat jotzen dituen aholkularitza eta txosten teknikoak egiteko eskatzen ahalko du. Entitate eskatzaileekin loturarik ez duten aditu independenteek egin beharko dituzte txosten horiek.

11.6. 11.1.1 oinarrian aipatutako dokumentazio hori jaso eta aztertu ondoren, kudeaketa organoak espedientea ixteko txostena eginen du. Eginbehar hori betetzen ez bada, jasotako dirulaguntza itzultzeko espedientea irekiko da.

11.7. Justifikazioa ezarritako epean edo zuzenketak egiteko ematen den epean aurkeztu ezean, galduko da justifikatzen ez diren gastuetarako dirulaguntzak kobratzeko eskubidea.

11.8. Laguntzaren azken likidazioa egiteko, laguntza ematean zehazten den portzentajea aplikatuko zaie jarduera egin eta gero onartutako gastuen frogagiriei, baldin eta ordaindu izanaren frogagiria badute.

11.9. Baliabideen eta Garapen Estrategikoaren Atalak aldeko txostena eman ondoren ordainduko da laguntza.

12.–Dirua itzultzea.

Onuradunak dirulaguntzak emateko ebazpenean, oinarri arautzaile hauetan edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrak betetzen ez baditu, onartutako dirulaguntza itzuli egin beharko du, aipatutako foru legearen 35. artikuluan xedatutakoarekin bat

Entitate onuradunak ia betebehar guztiak betetzen dituenean eta bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia erakusten duenean, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa, ikusita zenbat eta noraino ez diren bete dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak.

13.–Hornitzaileak kontratatzea.

Gastu diruz lagungarriaren zenbatekoak 30.000 euro gainditzen baditu obra exekuzioaren kostuaren kasuetan, edo 12.000 euro aholkularitzako edo laguntza enpresek ekipamendu ondasunen hornidura edo zerbitzu emate bat egiten duten kasuetan, onuradunak frogatu beharko du hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu duela.

Baldintza hori betetzat joko da baldin eta hiru eskaintza edo gehiago eskatu badira eta jasotako proposamenetatik onena hautatu bada, salbu eta, gastu diruz lagungarrien ezaugarri bereziengatik, ez badago merkatuan hornidura hori egiten edo zerbitzu hori ematen duten entitate aski, edo gastua dirulaguntza eskatu aurretik egina bada.

14.–Dirulaguntzen bateragarritasuna.

14.1. Deialdi honetan arauturiko dirulaguntzak bateragarriak izanen dira edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatuk helburu bererako emandako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideekin, Europar Batasuneko beste egitura-funts batzuetatik datozenekin izan ezik. Nolanahi ere, argi eta garbi identifikatu beharko da gastuen trazabilitatea.

Dirulaguntzen zenbatekoa ezin da inola ere izan, bakarrik edo beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide propio batzuekin batuta, onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.

14.2. Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 53. artikulua betez, lortutako laguntza, jasotako beste laguntza publiko batzuei gehituta, ezin da izan onartutako eta gauzatutako gastuaren %80 baino gehiago.

Nolanahi ere, onuradunak diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuk lortu dituela jakinarazi beharko du, halakorik jaso duela jakin ondoren, eta, betiere, jasotako funtsak justifikatu aurretik. Horren ondorioz, emandako laguntzaren zenbatekoa murrizten ahalko da.

14.3. Dirulaguntza hauen onuradunek jasotako beste laguntza, dirulaguntza edo diru-sarrera batzuei buruzko informaziorik ez badago, dirulaguntza galtzen ahalko da edo hura itzuli beharko da.

15.–Arau hausteak eta zehapenak.

15.1. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedaturikoa aplikatuko da.

15.2. Zehapen prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen VI. tituluan ezarritakoa izanen da.

16.–Dirulaguntzen araubide orokorra.

Oinarri arautzaile hauetan espresuki ezarrita ez dagoen orotan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoa aplikatuko da, bai eta aplikatzekoak diren gainerako arauak ere.

17.–Errekurtsoak.

Deialdi honen eta oinarri arautzaileen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

ERANSKINAK

https://www.navarra.es/eu/tramiteak

–Eskaera fasean:

a) I. eranskina (Eskabidea).

I.A eranskina. (Erantzukizunpeko adierazpenak eskaera fasean).

b) II. eranskina (Memoria ekonomikoa).

c) III. eranskina (Memoria teknikoa).

  • VII. eranskina. Beharrezkoak diren eskubideak eta sarbideak emateko konpromisoa.

–Dirulaguntza emateko fasean:

  • IV. eranskina. Interes gatazkarik ezari buruzko adierazpena.
  • V. eranskina. Inplikatutako administrazio publikoen arteko datuen komunikazioaren onarpena, aplikatzekoa den Europako araudian aurreikusitakoa betetzeko eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoarekin bat etorriz.
  • VI. eranskina. Erantzukizunpeko adierazpena, kudeatu beharreko eremuari eragiten ahal dioten SEEPean ezarritako zeharkako printzipioak betetzeko konpromisoa, ekonomia zirkularraren printzipioak errespetatzearekin eta ingurumenean inpaktu negatibo esanguratsuak saihestearekin loturikoa.
  • Dirulaguntzen onuradunen (pertsona juridikoak) gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena.

Iragarkiaren kodea: F2211040