182. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO, ARELLANO, ARROITZ, DEIKAZTELU ETA LERINGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Akats zuzenketa, Larrialdi sozialeko eta gizarteratzeko laguntza ekonomikoak arautzen dituen ordenantzaren behin betiko onespenean

2022ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 20koan, argitara eman zen Larrialdi sozialeko eta gizarteratzeko laguntza ekonomikoak arautzen dituen ordenantzaren behin betiko onespena. Hartan akatsak badirela oharturik, jarraian zuzentzen dira:

Honako hau dioen tokian:

2.–Familia-unitate onuradunek bete beharrekoak.

1. Eskatzailea 18 urtetik gorakoa izan beharko da, edo adingabe emantzipatua, bi kasuetan bere ardurapean adingabeak dituena.

Honako hau behar du:

1. Eskatzailea 18 urtetik gorakoa izan beharko da, edo adingabe emantzipatua. Azken kasu horretan, bere ardurapean adingabeak izan behar ditu.

Allon, 2022ko abuztuaren 30ean.–Mankomunitateko burua, Laura Echeverría Azcona.

Iragarkiaren kodea: L2211779