182. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUFIAKO KONTZEJUA

Usategiak enkantean

Zufiako Kontzejuak, ahozko posturen bidezko enkante publikoa eginen du bost denboralditarako emateko usotarako etxola hauek: Caracierzo, Koskotia eta Bisaurreta, Zufiako Kontzejuaren mugartean; La Espesura eta El Roble, Labeagako Kontzejuaren mugartean; San Miguel (bi etxola) eta Kaparaz (bi etxola), Abaigarko Udalaren mugartean; eta honako usategi hauek Abaigarko Udalaren mugartean: Kukugaña (bi postu), Asestadero (bi postu) eta Alto Los Bojes (postu bat).

Enkantea Kontzeju Etxeko bilkura aretoan eginen da, 2022ko irailaren 18an, 11:30ean.

Hauek dira hasierako prezioak, denboraldi bakoitzerako:

–Caracierzoko etxola: 805,00 euro.

–Koskotiako etxola: 805,00 euro.

–Bisaurretako etxola: 805,00 euro.

–La Espesurako etxola: 500,00 euro.

–El Robleko etxola: 500,00 euro.

–San Miguelgo etxolak (bi etxola): 750,00 euro.

–Kaparazko etxolak (bi etxola): 380,00 euro.

–Kukugañako ehiza postuak (bi postu): 320,00 euro.

–Asestaderoko ehiza postuak (bi postu): 600,00 euro.

–Alto los Bojesko postua (postu bat): 230,00 euro.

Baldintza-agiria Kontzejuaren Idazkaritzan dago eta enkante saioaren hasieran irakurriko da.

Zufian, 2022ko irailaren 5ean.–Kontzejuko burua, Beñat Miñano Amigorena.

Iragarkiaren kodea: L2212042