182. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa, Zeremonia zibilak eta zerbitzu hori emateko tasak arautzen dituen udal ordenantzan. Behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2022ko maiatzaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Zeremonia zibilak eta zerbitzu hori emateko tasak arautzen dituen udal ordenantzaren aldaketa.

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2022ko 127. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 28an, baita Zizur Nagusiko Udalaren ediktuen taulan ere; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurrean egoteko aldia iragan denez inolako alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, eta aipatutako foru legearen 325.1.c) artikuluko manuak betez, ordenantzan egindako aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, eta haren testua argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan, jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluari.

Zizur Nagusian, 2022ko abuztuaren 30ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

UDAL ORDENANTZA, ARAUTZEN DITUENA ZEREMONIA ZIBILAK ETA ZERBITZU HORI EMATEKO TASAK

1. artikulua. Ezkontza zibila Zizur Nagusiko udaletxeko ekitaldi aretoan edo osoko bilkuren aretoan eginen da. 10 pertsona baino gehiago biltzen ez badira, bulegoaz balia daiteke ezkontza zibilak egiteko, eskaera egin ondoan.

2. artikulua. Ezkontza zibilak ostiraletan eginen dira, 18:00etatik 19:30era, eta larunbatetan, 12:00etatik 13:30era, baina Alkatetzak zenbait egun bazter uzten ahal ditu agenda dela-eta edo zailtasunak direla-eta edo batera diren gertaera bereziak direla-eta.

Salbuespen gisa, ezkongaietako bat Zizur Nagusian erroldatuta badago eta lan arrazoiengatik edo antzeko arrazoiengatik aurreko paragrafoan ezarritako ordutegira ezin badira egokitu, Udalari jakinaraziko diote, eta ezkontzen ahalko dira astegunetan, baldin eta alkatearen edo zeremonia gidatzeko ardura duen zinegotziaren agendak horretarako aukera ematen badu.

Zeremonia bakoitzak 30 minutu iraunen du gehienez.

15. artikulua. Kultur etxean eta Zizur Nagusiko udaletxeko ekitaldi aretoan eginen dira agur zibilak.

Iragarkiaren kodea: L2211786