182. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Obretan sortutako hondakinen biltegiratzea eta kudeaketa. Aldaketa

Honako honen bidez aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean jarriko dela, hamabost egun baliodunean iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, jarduerak eragiten diela uste dutenek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten; hori dena, bete dadin Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 48. artikuluan eta horrekin bat datozenetan xedatutakoa eta hura garatzen duen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 59. artikuluan eta horrekin bat datozenetan xedatutakoa:

Eskaeraren data: 2021eko ekainaren 18a.

Eskatzailea/sustatzailea: Jose Luis Tornaria Bengoetxea SL.

Jarduera: obretan sortutako hondakinen biltegiratzea eta kudeaketa.

Tokia: Elordi industrialdeko A-11 kalean kokatutako nabea, Iraizotzen. 12. poligonoko 1210. lurzatia, Iraizotzen (Ultzama).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Larraintzarren (Ultzama), 2022ko abuztuaren 29an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2211856