182. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Jarduera-lizentziaren eskaera. Scape Room-a

Ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen da udal bulegoetan, hogei egunean iragarki hau argitaratzen den egunetik, jarduerak eragiten diela uste dutenek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten; hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48. artikuluan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Sustatzailea: Ocio Seguro SL.

Jarduera: Scape Room-a.

Xedea: jarduera lehenbizikoz ezartzea.

Tokia: Noain-Ezkirotz industrialdeko O kalea, 15, Noain. 1/196 katastro-lurzatia.

Noain Elortzibarren, 2022ko irailaren 1ean.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2211931