182. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Jarduera sailkaturako lizentziaren eskaera. Ibilgailuetarako injekzio piezak garbitzeko eta konpontzeko lantegia

Ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen da udal bulegoetan, hogei egunean iragarki hau argitaratzen den egunetik, jarduerak eragiten diela uste dutenek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten; hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48. artikuluan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Sustatzailea: Izar Remanufactured Parts SL.

Jarduera: ibilgailuetarako injekzio piezak garbitzeko eta konpontzeko lantegia.

Xedea: jarduera lehenbizikoz ezartzea.

Tokia: Arga Ibaia kalea, 8, behea, Oritz. 4/309 lurzatia.

Noain Elortzibarren, 2022ko irailaren 1ean.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2211907