182. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Udal ordenantza, Murchanteko Musika Eskolako 2022-2023 ikasturterako tasak arautzen dituena. Behin betiko onespena

Murchanteko Udalak, 2022ko ekainaren 29an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Murchanteko Musika Eskolako tasak arautzen dituen udal ordenantza. Erabaki hori 2022ko 146. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 22an, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen. Jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik egin gabe, behin betiko onetsi da delako ordenantza. Haren testua osorik argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

A) Tasak:

16.–Murchanteko Musika Eskolako tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

UDALAREN MUSIKA ESKOLAKO IKASTAROETAN PARTE HARTZEKO TARIFEN ERANSKINA

2022-2023 ikasturtea

Matrikula, irakasgai bakoitzeko: 20 euro urteko eta irakasgaiko, gehienez ere 2 matrikula (40 euro). Hirugarren matrikulatik aurrera doakoa izanen da.

Matrikula lehendabiziko kuotarekin batera kobratuko da.

Txikien Banda: 10 euro hilean.

Musikaren Hastapenak (7 urte): 17,50 euro hilean.

Musika eta Mugimenduko lantegia, lehen maila (5 urte): 17,50 euro hilean.

Musika eta Mugimenduko lantegia, bigarren maila (6 urte): 17,50 euro hilean.

Helduendako Musika Hizkuntza (16 urtetik goiti): 17,50 euro hilean.

Musika Hizkuntza (8 urtetik goiti):

–1., 2., 3. eta 4. mailak: 23,50 euro hilean.

–5. eta 6. mailak: 21,50 euro hilean.

–Ikasketa profesionaletarako sarrera: 25 euro hilean.

Instrumentuak:

–Prestatze maila (7 urte): 21,32 euro hilean.

–1. maila (8 urtetik goiti): 29,85 euro hilean.

–2. eta 3. mailak: 33,04,00 euro hilean.

–4. maila: 35,18 euro hilean.

–5. eta 6. mailak: 37,31 euro hilean.

–Helduak + musika-tresnen taldea (16 urtetik goiti): guztira, 51,17 euro hilean.

Tarifa horiek 2022ko irailetik 2023ko ekainera bitartean aplikatuko dira, musika eskolaren ikasturtearekin batera edo unean uneko egoerara egokituz, eta indarrean egonen dira beste tarifa batzuk argitaratzen ez diren bitartean.

Matrikula formalizatzeak berekin dakar ikasle bakoitza matrikulatuta dagoen irakasgaien kuota guztiak (irailetik ekainera) ordaindu behar izatea ikasturtea bukatu arte.

Lehen ordainagiria irailean igorriko da, eta matrikula eta lehen kuota bilduko ditu batera.

Klaseak emanen dira baldin eta ezarritako gutxieneko kopurua badago.

Bi ordainagiri ordaindu gabe metatzea arrazoi aski izanen da kasuan kasuko ikastarotik kanporatzeko, jakinarazpenik edo aldez aurreko gaztigurik behar izan gabe.

Aurreko ikasturtean edo horren aurrekoetan hiru ordainagiri edo gehiago itzuli dituztenek aurretik ordaindu beharko dute ikasturte osoa ikasturte berrian matrikulatu nahi badute; gainera, nahitaez ordainduta izan beharko dituzte aurreko ordainagiri guztiak.

Itzulitako ordainagiri bakoitzari horrek sortzen duen itzulketa gastua gehituko zaio (6 euro, gutxienez). Itzulitako ordainagiriei edo borondatezko epetik kanpo ordaindutako ordainagiriei errekargua gehituko zaie, indarra duen legean ezarritako eran.

Musika eskolan ordaindu beharreko tasetan %20ko beherapena eginen zaie familia ugariei edota guraso bakarreko familiei, hori frogatzen badute. Beherapen hori aplikatuko da lehenbiziko seme-alabarengandik hasita.

Familia ugariak izanen dira 25 urtetik beherako 3 seme-alaba dituztenak, baita bi seme-alaba dituztenak ere, baldin eta horietariko batek gutxienez ere %33ko minusbaliotasun aitortua badu; baita guraso bakarreko familiak ere.

Deskontu horiek egiaztatzeko beharrezkoak diren agiri guztien fotokopia aurkeztu beharko da.

Erroldaturik ez daudenek %30eko gehikuntza izanen dute ordaindu beharreko tarifetan.

Murchanten, 2022ko abuztuaren 31n.–Alkatea, Luis Sancho Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2211814