182. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Indargabetzea Bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza. Behin betiko onespena

Leitzako Udalak, 2022ko martxoaren 29an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indargabetzea Bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.

Inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan da jendaurreko aldia, hura gaitu baitzen iragarkia argitaratuta 2022ko 122. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 21ean; hala bada, behin betiko indargabetuta gelditzen da aipatu ordenantza, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Leitzan, 2022ko abuztuaren 31n.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L2211800