182. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Kontribuzio bereziak ezarri eta arautzeko espedientea, Sardilla industrialdeko urbanizazio obretarako (II. fasea). Hasierako onespena

Funesko Udalak, 2022ko abuztuaren 4an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea Sardilla industrialdea urbanizatzeko (II. fasea: euri-uren sarea egitea) kontribuzio bereziak ezarri eta arautzeko espedientea.

Aipatutako erabakia eta espedientea jendaurrean egonen dira Udalaren Idazkaritzan, 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun izan daitezkeenek egin ditzaten bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak eta aukera izan dezaten zergadunen administrazio elkarte bat eratzeko, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 119. eta 120. artikuluetan ezarritakoarekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Toki Ogasunak).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta gainerako legezko ondorioetarako.

Funesen, 2022ko abuztuaren 17an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2211257