182. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ASTIZKO KONTZEJUA

Usategiak enkantean

Ahozko posturen bidezko enkante publikoa eginen da, 11 usategi (1etik 11ra bitarteko zenbakiak dituztenak, biak barne) errentan emateko, uso migratzailea ohiko moduan harrapatzeko 2022ko denboraldian, NA-10528 matrikulako ehiza barrutian, Astizko kontzeju-mugartean.

Heldu den irailaren 24an eginen da enkantea, eguerdiko 12:00etan, Astizko Kontzejuaren aretoan.

Enkante honetan adjudikatzen ez diren usategietarako, beste enkante bat eginen da urriaren 1ean, toki eta ordu beretan, %10 merkeago. Bigarren horretan adjudikatzen ez diren usategietarako, berriz, hirugarren enkantea eginen da, bigarrenaren ondotik eta %20 merkeago.

Hasierako prezioak, gora jotzeko edo hobetzeko posturak eta abar baldintza-agirian daude ikusgai, aztertu nahi dituenaren eskura, Astizko Kontzejuko Alkatetzan.

Astitzen (Larraun), 2022ko abuztuaren 29an.–Kontzejuko burua, Izaro Garmendia Irastortza.

Iragarkiaren kodea: L2211636